XLIX. Zarauzko Ikurriñan larunbatean bosgarren egin ondoren, igandean Oriok bakarrik gainditu du GAEko trainerua
24/08/2026 a las 15:47h.
Zaleari askotan erraz ahaztutzen zaio Esperantza egiten ari den denboraldia zein ikusgarria den. Zarauzko Ikurriña, etxetik hurbil izan da larunbat eta igandean, eta batzuk larunbatean bosgarren egiten zutela ikustean agian ez zuten baloratu mutil talde hau egiten ari dean.
Emaitza hori bera benetan da izugarria baina gaizki ohitu gaituzte eta beti gutxienez lau aurrenetan sartzea eskatzen zaie. Zorionez igandean berriro Oriok bakarrik hartu zion aurrea Ion Larrañagaren arraun taldeari.
Laugarren aldizEusko Label Ligan onenen artean sartzea gutxi batzuren esku dago eta aurten Esperantza hor kokatuta ikusten dugu. Igandeko Zarauzko Ikurriñaren bigarren jardunaldian, bezperako emaitza ikusita txanda nagusitik at geratu ziren baina horrek gogo gehiago eman zion arraunlariei eta bigarren txandan hasieratik erakutsi zuten zein den ontzi honen maila.
Hondarribiako traineruak bakarrik eusten zion getariarren nagusitasunari eta bereziki, zaleen aurrean egindako ziabogaren ondoren hasi ziren zuloa zabaltzen, hirugarren luzaean zertxobait eta bereziki azken luzean, poparean ederki etorri bai zen Esperantza Unax Eizagirreren gidaritzapean.
Azken txandan, Orio izan zen bizkorrena eta Getariak ezarri zuen bigarren denbora onena. Ez da lehen aldia GAEko arraunlariak azpitxapeldun amaitzen dutela, aurrez Zierbenan, Castron eta Getxon lortua zuten.
Eta erne, datorren asteburuan Galiziara bidaiatzera doaz eta sailkapen orokorrean Urdaibai harrapatu dute eta biak puntu kopuru berbera dute, 145. Ikusgarria litzateke hirugarren amaitu ahal izatea Eusko Label Liga. Tartean, Boiro eta Aresetik itzultzean, Kontxako sailkapen estropada, erronka berria gure arraunalarientzat.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Esperantzak azkenenan seigarren bukatu du Kontxako Banderan | 0 | 10 | 14-09-2026 |
| 2 | Bilbo eta Zierbenako uretan lehiatuko du Esperantzak asteburuan | 0 | 9.15 | 02-07-2026 |
| 3 | Oraindik bigarren aukera izango du Esperantzak Kontxako estropadan | 0 | 10 | 07-09-2026 |
| 4 | Esperantzak Kontxan egon nahi du Galizian lan bikaina egin ondoren | 0 | 10 | 01-09-2026 |
| 5 | Igandean goi mailako bi bandera jarriko dira lehian Getariako uretan | 0 | 8.57 | 14-08-2026 |
| 6 | Andoni Galarraga gogoan izan dute Keta Babyauto, Zestoa eta jokalari ohiak | 0 | 5.8 | 31-08-2026 |
| 7 | Bi senior nesken talde izango ditu Pulpo Eskubaloi Klubak | 0 | 9.07 | 26-09-2026 |
| 8 | Andoni Galarraga oroituz futbol partidak jokatuko dituzte Iraetan | 0 | 7.66 | 27-08-2026 |
| 9 | Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko dira Kontxako Banderarako | 0 | 10 | 04-09-2026 |
| 10 | Kontxako bigarren jardunaldian itxura hobetu nahi du Esperantzak | 0 | 9.11 | 11-09-2026 |