Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Esperantzak Kontxan egon nahi du Galizian lan bikaina egin ondoren

Дата публикации: 01-09-2026 19:54:37

Asteazkeneko arratsaldeko 18:00etan hasiko da sailkapen estropada Donostiako badian, Eusko Label liga alde batera utzita

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan Mari Zubiaurre

01/09/2026 Actualizado a las 21:54h.

Esperantzak eta getariarrek hitzordu galdu ezina dute gaur arratsaldean Donostian. Kontxako Banderan hurrengi bi asteburutan egotea da Ion Larrañagaren mutilek gaur lortu nahi dutena eta horren bila joango dira.

Gizonezkoen 24 traineru egongo dira badian eta bi multzotan banatuko dituzte, TKE Ligakoak, hamabi, alde batetik, eta beste guztiak bestetik. Getariarrak beraz, multzo nagusian egongo dira eta helburua garbia da: irailak 6 eta 13an Donostian egotea.

Denboraldian egindakoa kontutan izanik, ez lukete arazo gehiegirik izan behar zazpi denbora onenen artean sartzeko, baina egun bateko lana da, ez dago bigarren aukerarik eta dena eman beharko dute badaezpada, sailkapen txartela eskuratzeko.

Galizian bikain

Azken asteburuan egindako lanak itxaropentsu egoteko arrazoiak ematen ditu. Boiro eta Aresen egindako Eusko label Ligako estropadetan erakutsi zuten beste behin, onenen artean kokatuta dagoela denboraldi honetan Esperantza.

Bi estropadetan laugarren bukatu zuten eta sailkapen orokorrean Bermeorekin duten borroka mantentzen da hirugarren postua lortzeagatik.

Urdaibai izan zen bizkorragoa larunbatean eta bi puntuko aldea atera zion getariar traineruari, berdinduta hasi zuten asteburua, baina igandean Areseko uretan puntu bat kentzen zion GAEko ontziak eta une hauetan azken bi estropada geratzen direnean, puntu bakarreko abantaila dute Bermeokoek. Azken jardunaldi horiek, Bermeon eta Portugaleten, erabakiorrak izango dira eta sailkapen historikoa lor dezakete getariarrek lana ondo egiten badute.

Marea Marroia Donostiara

Lurraldebuseko zerbitzu bereziak izango dira gaur Donostian jokatuko den gizonezkoen sailkapen-estropadarako. Getariako Udalak Aldundiari egindako eskaerari erantzunez, zerbitzu berezi horiek jarri dira.

Hala, UK10 lineak (Zumaia-Donostia) zerbitzu berezia izango du Zumaiatik 16:00etan eta Donostiatik 21:00etan. UK11 lineak (Zumaia-Donostia, AP-8tik Zarautzen barrena) ere zerbitzu bereziak eskainiko ditu: Zumaiatik 16:30ean eta Donostiatik 19:30ean.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Espero bezala, Esperantza Kontxan izango da datozen bi igandetan01003-09-2026
2Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko dira Kontxako Banderarako01004-09-2026
3Esperantzak azkenenan seigarren bukatu du Kontxako Banderan01014-09-2026
4Bilbo eta Zierbenako uretan lehiatuko du Esperantzak asteburuan09.1502-07-2026
5Oraindik bigarren aukera izango du Esperantzak Kontxako estropadan01007-09-2026
6Laugarren aldiz bigarren egin du Esperantzak Eusko Label Ligan08.3424-08-2026
7Kontxako bigarren jardunaldian itxura hobetu nahi du Esperantzak09.1111-09-2026
8Kontxako sailkapen-estropadara joateko bus zerbitzu bereziak011.4328-08-2026
9Andoni Galarraga oroituz futbol partidak jokatuko dituzte Iraetan07.6627-08-2026
10Amerika ardatz, askotariko abestien emanaldia egingo du Aretxabaleta Abesbatzak01024-09-2026

Классификация: Спорт. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.