Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Salbatore Jaietako txapelketetan eta tailerretan izena emateko epeak prest

Дата публикации: 04-07-2026 09:50:48

Abuztuko festetara begira prestatu diren ekintza ezberdinetan herritarrak parte hartzera gonbidatzen da

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan Mari Zubiaurre

04/07/2026 Actualizado a las 11:50h.

Salbatore Jaiak abuztuan ospatuko dira herrian urteroko legez eta gerturatzen ari direnez, ordurako hainbat jardueratan parte hartzeko izen-emate epeak ireki dituzte udaletik. Herritarrei adi ibiltzeko gogorarazten zaie, izan ere, jarduera bakoitzak bere epea eta baldintzak ditu eta erne ibili beharra dago jokoz kanpo ez geratzeko.

Besteak beste, Salbatoretan izena eman daitekeen ekintza ezberdinak honakoak dira, euren epeak eta baldintzak barne daudela.

Batel Estropada Herrikoia

Abuztuaren 8an aurtengo festetan izango den berrikuntza bat datorkigu, batel estropada herrikoia. Arraun Elkarteak 50 urte betetzen ditu eta jaien barne arraunean egiteko aukera izango da

Estroapa honetan parte hartu ahal izateko gutxieneko adina 12 urtekoa izango da eta izen-ematea uztailaren 1etik 31ra egin ahal izango da Turismo Bulegoan. Hasi prestaketa eta animatu arraunean egitera.

Gaztetxoen II. Izozki Tailerra

Abuztuaren 5ean eta joan den urtean izan zuen arrakasta ikusita LH4, LH5, LH6 eta DBH1eko gazteei zuzendutako izozki tailerra egingo da eta izena emateko epea uztailaren 20tik 28ra izango da, Turismo Bulegoan.

XII. Patata-Tortilla Txapelketa

Gazteen arteko Patata Tortilla Txapelketa Salbatore Jaietan bere lekua hartu du eta sukaldatzen hasteko aitzaki ona bihurtu da.-Abuztuaren 8an egingo da eta parte hartu nahi dutenek uztailaren 20tik 28ra eman beharko dute izena Turismo Bulegoan.

Marmitako Txapelketa

Azkenik, abuztuaren 9an egingo da Marmitako Txapelketa, bere XXVIII. edizioa osatuz. Izen-ematea uztailaren 14tik 22ra egin ahal izango da Udaletxean, 22ko eguerdiko 13:00ak bitartean.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Azken egunak Salbatore Jaietako txapelketetan izena emateko01024-07-2026
2Salbatore Eskupilota Txapelketa abiatu du Gure Txeru Elkarteak013.3101-07-2026
3Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan01018-09-2026
4Apustu ziurrak eta arriskatuak zuzeneko emanaldien kasinoan08.4624-09-2026
5Asteazkenera arte eska daitezke alokairurako dirulaguntzak016.1926-09-2026
6Salbatore pilota txapelketak erabaki zituen irabazleak01012-08-2026
7Gaztetxoak ireki dituzte Salbatoreak01005-08-2026
8Lore eskaintza egin zaio Elkanori bere heriotzaren 500. urteurrenean014.5504-08-2026
9Musika, dantza, antzerkia eta irakurketa ikastaroak prest daude09.0704-09-2026
10Zelabideko Jaietarako tiketak, salgai018.4823-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.