Nextor Otaño / Nexgraff artistak egindako artelanak itsasoa, arrantza, portua, moda eta Getariako eguneroko irudiak uztartzen ditu
13/08/2026 a las 14:43h.
Getariak horma-irudi berri bat du, herriaren nortasunari eta iruditeria bisualari lotutako elementuak begirada garaikide batetik berrinterpretatzen dituena. Nextor Otaño / Nexgraffen artistak egindako lana Larrakotarrek eskainitako etxeko horman kokatu da, eta kalean artea eta kolorea zabaltzeko Udalak egiten duen apustuaren barruan kokatzen da.
Artelanaren abiapuntua Getariako iruditeria bisuala da: itsasoa, portua, atunontziak, hegaluzea, arrantza-tradizioa, Balenciagaren presentzia eta Katu Kalea. Elementu horiek ez dira modu dokumental edo literalean erakusten; artistak irudiak zatitu, errepikatu eta gainjarri egiten ditu, konposizio ireki eta garaikideagoa sortuz.
Figurak, ontziak, kolore-eremuak, forma geometrikoak eta katuaren presentzia uztartzen dira horma-irudian. Horrela, Getariako tradizioa eta gaur egungo begirada artistikoa elkartzen dira, herriko memoria bisuala, itsasoa, arrantza, moda eta irudimena eszena bakarrean bilduz.
Txokoak kolorez beteGetariako Udalak urtero aurrekontuetan diru partida bat bideratzen du herriko txokoak, hormak eta espazioak kolorez betetzeko, espazio publikoari bizia emateko eta herriaren nortasuna artearen bidez ere indartzeko.
«Getaria bizirik dagoen herria da, eta gure kaleek ere hori islatu behar dute. Arteak espazio publikoari beste dimentsio bat ematen dio, eta gure herriaren elementu ezagunak beste begirada batetik ikusteko aukera eskaintzen digu», adierazi du Getariako Udalak.
Udalak, era berean, Larrakotarrei eskerrik beroenak eman nahi dizkie, euren etxeko horma artelan hau egiteko eskaintzeagatik. «Horrelako ekimenak ez lirateke posible izango herritarren eta jabeen inplikaziorik gabe. Eskerrik asko zuen etxeko horma Getariarekin partekatzeagatik», nabarmendu nahi du Udalak.
Horma-irudiaren kostua 16.494,50 eurokoa izan da, BEZ barne, eta obra berriak beste kolore bat eman dio Getariako kale bati, herriko iragana, eguneroko bizitza eta sorkuntza garaikidea horma berean elkartuz.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Getariako itsas parrilla balioan jarri dute | 0 | 10 | 28-07-2026 |
| 2 | Musika, dantza, antzerkia eta irakurketa ikastaroak prest daude | 0 | 9.07 | 04-09-2026 |
| 3 | Ondare erlijiosoaren kontserbazioa bultzatuko du Foru Aldundiak Getarian | 0 | 8.34 | 08-09-2026 |
| 4 | Udalak EHNERGIA eta EH KOM ekimenekin bat egitea onartu du | 0 | 8.26 | 20-08-2026 |
| 5 | Gazte eta kultur eragileentzako espazio autogestionatuak beste aurrerapauso bat eman du | 0 | 12.84 | 25-08-2026 |
| 6 | Igandean goi mailako bi bandera jarriko dira lehian Getariako uretan | 0 | 8.57 | 14-08-2026 |
| 7 | Güeñes lucirá el sábado una veintena de vestidos de papel | 0 | 8.93 | 08-09-2026 |
| 8 | «Flamenkoa eta pop rocka nahastea lan arriskutsua da» | 0 | 8.52 | 12-09-2026 |
| 9 | Getarian marmitakoarekin, herri bazkaria | 0 | 8.79 | 09-08-2026 |
| 10 | Aiaratarren gotorlekua, eskura | 0 | 9.32 | 15-07-2026 |