Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Aiaratarren gotorlekua, eskura

Дата публикации: 15-07-2026 07:08:13


Kexaako monumentu multzorako bisita gidatuak irailera arte egin ahalko dira, baina uztail eta abuztuko ostiraletan kokatu dute aurtengo berrikuntza nagusia, Aiara Etxearen historian sakontzeko.


Основное содержимое страницы с новостью.

Behin baino gehiagotan Kexaan dagoen monumentu multzoa benetako altxor bat dela aipatu dute horren inguruko ezagutza dutenek, baina altxorrek ez dute distirarik ematen ezkutuan geratuz gero. Horretaz jakitun, monumentu multzoa erosi zuenetik, aldundia ahalegindu da Kexaa ezagutarazten, eta horretarako lanak ez dira oztopo izan. Kontrara, azken hilabeteotan teknikariak lanean egon diren bitartean, lehen eskuko azalpenak jasotzeko aukera izan dute bisitariek. Orain, udararekin batera, bisitaldi gidatuen bidez azalpenak jasotzeko aukera zabaldu du beste behin foru erakundeak.

Bisita antzeztuak

Oraingoan, gainera, behin bisita bukatuta, hara hurbiltzen direnek aukera osagarria izango dute multzo historikoan murgiltzeko. Ez dute beharko betaurreko adimendurik, Eskiloren garaietatik datorren errealitatean murgiltzeko modu askoz sinpleagoa erabiliko baitute: bisitaren ostean antzerki emanaldia emango dute uztaileko eta abuztuko ostiraletan. Bisita, berez, ordubete ingurukoa da, eta ostiraletan, antzerki emanaldia aukeratu dutenen kasuan, beste ordu laurden bat gehitu behar zaio iraupen horri. Egun bakoitzeko bi talde izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, ibilbide alderantzizkoekin. Horietan parte hartzeko izena eman beharra dago aldundiaren webgunean dagoen esteka baten bidez, talde bakoitzeko gehienez hamabost lagunek parte hartu ahal izango dutelarik.

Ostiraletan monumentu multzoari buruzko antzezpena ikusi ahalko du bisitariak

Airaraldeko Kuadrillak nabarmendu duenez, ibilbideak monumentu multzoaren eta Aiara Etxearen historiaren arteko "lotura estua ezagutzeko aukera" ematen du. Hala, publikoak familiarekin eta haien erlikiak zaindu zituzten domingotar serorekin lotutako espazioak ezagutuko ditu. Tartean Petri II.a Lopez Aiarakoa eta haren emazte Leonor de Guzmanen hilobia. Hilobi hori zaharberritzen ibili dira azken hilabeteotan aldundiarentzat Petra enpresako kideak, Zaharberrikuntza Zerbitzuaren gidaritzapean. Zeregin horietan zeudela, gainera, hezur arrastoak aurkitu dituzte, baina horien analisiak oraindik ez dira ezagutarazi.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Adreiluz adreilu eutsi diote08.6211-06-2026
2Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean09.321-09-2026
3La ciudadanía elige el proyecto más "disruptivo" para resignificar el monumento franquista a los Caídos de Pamplona05.3828-09-2026
4Asteazkenera arte eska daitezke alokairurako dirulaguntzak016.1926-09-2026
5Antolakuntza talde berria "oso pozik" agertu da Aitor Arana Mendi Martxak utzitakoarekin013.7820-09-2026
6Zuhaitz Areitio: "Uda honetan argi geratu da aldaketa klimatikoa egitate bat dela"08.7509-09-2026
7Herriak larunbatean ospatuko du bere euskal nortasuna aldarrikatzeko jaia08.5224-09-2026
8«Areitio es el nuevo hogar de todas las gentes relacionadas con el Eibar»07.7118-09-2026
9Materia organikoaren gaineko zikloa etxean ixteko, ikastaroa egin dute09.0324-09-2026
10Urteetan eraikitakoa ospatzeko jaia09.3726-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.32. Источник: alea.eus.