Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Udalak EHNERGIA eta EH KOM ekimenekin bat egitea onartu du

Дата публикации: 20-08-2026 11:02:59

Energia eta telekomunikazio burujabetza indartzeko bi urrats berri eman ditu Getariako Udalak

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan Mari Zubiaurre

20/08/2026 Actualizado a las 13:02h.

Getariako Udalak EHNERGIA energia komunitateen sare europarrean bazkide laguntzaile gisa parte hartzea eta EH KOM Kooperatiba Sozietatearekin bazkidetza-hitzarmena sinatzea onartu ditu.

Bi erabakiek helburu bera dute: energia eta telekomunikazio burujabetza indartzea, tokiko lankidetza sustatzea eta herritarren mesederako proiektu berriak garatzea.

Energia komunitateak

EEHNERGIA tokiko energia komunitateen beharretatik sortutako sarea da, haien arteko lankidetza, ordezkaritza eta sostengua indartzeko. Horren bidez, energia komunitateek prestakuntza, aholkularitza eta proiektu estrategikoetan laguntza izango dute, betiere trantsizio energetikoaren protagonista izaten jarrai dezaten. Getariako Udalak 2.000 euroko ekarpena egingo du bazkide laguntzaile gisa.

Telekomunikazioa

EH KOMekin sinatutako hitzarmenak telekomunikazioen arloan lankidetza sustatuko du, ezagutza partekatuz eta arrakala digitalari aurre egiteko tresnak indartuz. Helburua da herritar guztiek kalitatezko konektibitatea eta komunikatzeko eskubidea bermatzeko bidean aurrera egitea.

Horretarako, Getariako Udalak 1.500 euroko ekarpena egingo dio kooperatibari.

Bi ekimenekin, Getariako Udalak energia eta telekomunikazio burujabetzaren aldeko konpromisoa sendotzen du, lankidetza, berrikuntza eta jasangarritasuna oinarri hartuta.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Getariak garbitasun eta zaintza maila egokia mantentzen du09.1822-08-2026
2Udalak Balentziaga kaleko igogailuaren exekuzio-proiektua idazteko lizitazioa onartu du012.4915-08-2026
3Surf Txapelketa Herrikoia datorren larunbatean Gaztetapeko olatuetan01029-09-2026
4Gazte eta kultur eragileentzako espazio autogestionatuak beste aurrerapauso bat eman du012.8425-08-2026
5Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko dira Kontxako Banderarako01004-09-2026
6Ondare erlijiosoaren kontserbazioa bultzatuko du Foru Aldundiak Getarian08.3408-09-2026
7Asteburua etxetik hurbil izango du Esperantzak Zarauzko uretan09.1120-08-2026
8Igandean goi mailako bi bandera jarriko dira lehian Getariako uretan08.5714-08-2026
9Zuhaitz Areitio: "Uda honetan argi geratu da aldaketa klimatikoa egitate bat dela"08.7509-09-2026
10Комитет ГД одобрил продление льготного оформления земли под инфраструктурой09.1501-10-2026

Классификация: Партнеры. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.26. Источник: www.diariovasco.com.