Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Surf Txapelketa Herrikoia datorren larunbatean Gaztetapeko olatuetan

Дата публикации: 29-09-2026 14:17:23

Surflariek bi modalitate aukera ditzakete. Izen ematea asteazkenean amaitzen da eta whatsapp bitartez egin daiteke

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan Mari Zubiaurre

29/09/2026 a las 13:07h.

Gaztetape hondartzak beste urte batez hartuko du Surf Txapelketa Herrikoia, urriaren 3an, datorren larunbatean. Urtez urte errepikatzen den hitzorduak surfaren zaleak bilduko ditu, eta kirolaz haratago, egun osoko egitaraua prestatu dute Gaztetape Surf Klubeko kideek.

Txapelketan hainbat modalitate eta kategoria izango dira: Surf Txiki, Body Txiki, Open Surf, Open Body, Open Neskak, Master Surf eta Longboard. Parte-hartzaileek bi kategoria aukeratu ahal izango dituzte, 10 euroko inskripzioaren truke.

Jardunaldia goizean hasiko da, txandetan, eta ondoren paella jana egingo dute. Arratsaldean, txapelketako finalak jokatuko dira, eta iluntzean sari-banaketa eta mokadutxoa izango dira. Izen-ematea asteazken bitartean egin ahal izango da. Horretarako, 627013066 zenbakira WhatsApp mezua bidali behar da, parte hartuko den kategoriak adierazita.

Gaztetape Surf Klubak herritarrak eta surf zaleak animatu nahi ditu beste behin hitzordu honetan parte hartzera eta Gaztetape hondartzan izango den egunaz gozatzera.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Martxan da surf eta bodyboard txapelketa08.4426-09-2026
2Salbatore Eskupilota Txapelketa abiatu du Gure Txeru Elkarteak013.3101-07-2026
3Asteburua etxetik hurbil izango du Esperantzak Zarauzko uretan09.1120-08-2026
4Udalak EHNERGIA eta EH KOM ekimenekin bat egitea onartu du08.2620-08-2026
5Aramaioko II. Pala Txapelketarako izen-ematea zabalik dago018.2624-09-2026
6Lau 'laborategi' urrian eta azaroan zehar, nerabe sortzaileentzako022.4324-09-2026
7Lan-merkatuan sartzeko HAZILAN+ OSATU programa UKUEren eskutik013.6101-10-2026
8San Migel jaiak ospatuko dituzte asteburuan Etxaguenen07.5625-09-2026
9Izen-ematea zabaldu du Taiko Judo Klubak ikasturte berrirako026.6710-09-2026
10Altsasun eta Lekeition izango dira asteburuan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren hurrengo saioak06.6325-09-2026

Классификация: Пресс-релизы. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.