Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Udalak Balentziaga kaleko igogailuaren exekuzio-proiektua idazteko lizitazioa onartu du

Дата публикации: 15-08-2026 10:17:42

Herrerieta eta Balentziaga kaleen arteko irisgarritasuna hobetzeko proiektua definitzea izango du helburu

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan Mari Zubiaurre

15/08/2026 Actualizado a las 12:17h.

Getariako Udalak Balentziaga kalean igogailu bat instalatzeko exekuzio-proiektua idazteko zerbitzuaren lizitazioa onartu du. Kontratuaren helburua Herrerieta eta Balentziaga kaleen arteko irisgarritasuna hobetuko duen irtenbide teknikoa zehaztea da, herriguneko mugikortasun inklusiboagoa eta irisgarriagoa bermatzeko.

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 41.745 eurokoa da (BEZ barne), eta kontratua prozedura ireki laburtuaren bidez esleituko da. Zerbitzua gauzatzeko epea lau hilabetekoa izango da: lehen hilabetean beharrezko azterketak eta proposamenaren egiaztapena egingo dira, eta ondorengo hiru hilabeteetan exekuzio-proiektua eta gainerako dokumentazioa idatziko dira.

Irisgarritasuna hobetzeko

Proiektuaren bidez, Euskaltxeta eraikinaren ondoko lotura bertikal berria diseinatuko da, gaur egun Herrerieta eta Balentziaga kaleen artean dagoen desnibelak sortzen dituen irisgarritasun-arazoak konpontzeko. Irtenbideak indarrean dagoen irisgarritasun-araudia bete beharko du, ingurune urbanoan modu egokian integratuta eta etorkizunean Euskaltxeta eraikina eraitsi eta zuzkidura-etxebizitza gisa berreraikitzeko aurreikuspenarekin bateragarri izanik.

Horretarako, proiektuak, besteak beste, azterketa topografikoak, geoteknikoak, egiturazko kalkuluak, argiteriaren azterketa, urbanizazioaren berrantolaketa eta ukitutako azpiegituren egokitzapena jasoko ditu, betiere jasangarritasun eta energia-aurrezpen irizpideak kontuan hartuta.

Irisgarritasun Plana

Exekuzio-proiektua Getariako Udalak sustatutako irisgarritasuna hobetzeko estrategiaren barruan kokatzen da, eta 2024an KREANek idatzitako aurreproiektuan hautatutako 1.1 proposamena izango du abiapuntu.

Aurreproiektu horrek ondorioztatu zuen jarduketa honek Lehendakari J.A. Agirre plaza eta Kristobal Balentziaga etorbidearen arteko lotura hobetuko duela, gaur egun dauden eskailera mekanikoen osagarri izango den ibilbide irisgarri berri bat eskainiz, mugikortasun urriko pertsonentzat, haurren orgak edo erosketetako orgak erabiltzen dituzten herritarrentzat ere erabilgarri izango dena.

Newsletter

Behin exekuzio-proiektua idatzita, Udalak obraren lizitazioa prestatu ahal izango du, herriguneko irisgarritasuna hobetzeko beste urrats garrantzitsu bat emanez.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Hondartzetako sentsibilizazio kanpaina 2026 uztailak 15etik 19ra015.5608-07-2026
2Getariak garbitasun eta zaintza maila egokia mantentzen du09.1822-08-2026
3Udalak EHNERGIA eta EH KOM ekimenekin bat egitea onartu du08.2620-08-2026
4Iturzaeta Herri Eskolan burutzen ari diren hobekuntza-lanak amaitzear013.721-08-2026
5Mikel Baztan (Landare): “Gure dendetan ez dugu produktu toxikorik saltzen”013.708-09-2026
6Asteazkenera arte eska daitezke alokairurako dirulaguntzak016.1926-09-2026
7Lan-merkatuan sartzeko HAZILAN+ OSATU programa UKUEren eskutik013.6101-10-2026
8Santanapen hobekuntza integralaren alde da EAJ01001-08-2026
9Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu egin dute aurten beroagatik014.3926-08-2026
10'Hondatzak denontzat' ekimena erabiltzen dutenek zerbitzu hau asko eskertu dute09.2512-09-2026

Классификация: Национальные проекты. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 12.49. Источник: www.diariovasco.com.