Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

'Hondatzak denontzat' ekimena erabiltzen dutenek zerbitzu hau asko eskertu dute

Дата публикации: 12-09-2026 09:42:47

Bainu egokituak programan ibili diren erabiltzaileak oso pozik azaldu dira jasotzako zerbitzuarekin eta jakitera eman dute

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan Mari Zubiaurre

12/09/2026 Actualizado a las 11:42h.

Getarian, irisgarritasunaren aldeko apustua indartu da aurten ere. Malkorbe hondartzan 'Hondartzak Denontzat' programa egon da martxan. Bainu egokituko zerbitzu integral horren bidez, erabiltzaileen eskura espazio egokitu bat jartzen da, aldagelak, Gurutze Gorriko langile espezializatuak eta hondartzarako sarbidea errazteko beharrezko baliabideak eskainiz, pertsona guztiek hondartzaz baldintza berdinetan gozatu ahal izan dezaten.

Uda amaitzen ari den hyonetan, zerbitzu hau erabili dutenek euren iritzia helarazi digute. Honela diote; «Getariako hondartzako bainu egokituen erabiltzaileak gara. 2026ko ekainaren 13an hondartzako denboraldiari hasiera eman zitzaionetik, ahal izan dugunean behintzat itsasoko uretan freskatzeko modua izan dugu, kontuan hartuta, gainera, aurtengo uda bereziki beroa izan dela».

Uretan sartu

Uretara sartzeko aukera paregabea, «Gipuzkoako Foru Aldundiak 2005-2006 urteetan desgaituentzat bainu egokituen proiektua martxan jarri zuen Getariako eta Hondarribiko hondartzetan, halako programen beharra zegoela ikusita. Desgaitasun bat dugunok (fisikoa nahiz psikikoa) uda sasoian hondartzara joateko eta, lagunduta, itsasoan bainatzeko aukera paregabea izaten dugu, gure egoera partikularrera egokitzen den zerbitzua delako. Hortik dator 'bainu egokituak' izena. Gure onespena eta esker ona Gipuzkoako Foru Aldundiari programa honengatik».

Ondoren aurrera begira jarri eta zera diote, «bide batez, herri gehiagotara zabaltzeko komenentzia aztertzea ere eskatu nahi genuke, erabiltzaileak Gipuzkoako herri guztietatik etortzen direla garbi baitago eta inoiz gertatu izan da gainera plazak betetzeagatik norbait zerbitzurik gabe geratzea. Beraz, hortxe doa gure eskaera».

Laguntzaile bikainak

Zerbitzu hau jasotzean dituzten lagunak aipatu dituzte baita, «gutako askok ezingo genuke inola ere gure kasa moldatu, eta ezinbestean norbaiten laguntza behar izaten dugu hondartzara iritsi eta bainatu arteko prozesu osoan. Bada, hor sartzen da aurten Getariako hondartzan gure ondoan izan dugun giza taldea, gaztea, zein baino zein jator eta prestuagoa, furgonetaz edo autoz aparkalekura iristen garenetik edozertan laguntzeko beti prest, arreta osoa eskainiz, gertukoa, eskuzabala».

Amaitzeko eskertza luzatu nahi izan dute zerbitzu hoenen erabiltzaileak, «bainu egokituen erabiltzaileok eskerrak eman nahi dizkizuegu gure bizitza errazago egiten lagundu dutelako: Jon Landa, Unai Garate, Julen Espila, Adur Korta eta Unax Lopez. Eskertuko genuke datorren udan ere horrelako ekipo bat ondoan izatea!».

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu egin dute aurten beroagatik014.3926-08-2026
2Udalak Balentziaga kaleko igogailuaren exekuzio-proiektua idazteko lizitazioa onartu du012.4915-08-2026
3Iraileko Udalbatzarrak proposatutako gai denak onartu ditu01030-09-2026
4EAJ-k gogorarazi du herritarrek emaitzak behar dituztela013.6118-08-2026
5Lan-merkatuan sartzeko HAZILAN+ OSATU programa UKUEren eskutik013.6101-10-2026
6Mikel Baztan (Landare): “Gure dendetan ez dugu produktu toxikorik saltzen”013.708-09-2026
7Iturzaetako Haur Hezkuntzako atarian jolas berriak jarri ditu Udalak012.0728-09-2026
8Izen-ematea zabaldu du Taiko Judo Klubak ikasturte berrirako026.6710-09-2026
9Kataluniako ordezkaritza batek Elkar-EKIN Lanean Gipuzkoako gizarteratze eta laneratze eredua ezagutu du09.4625-09-2026
10Ehunka lagunek salatu dute Laudion Vibrantz fabrikako lan heriotza08.1611-06-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.25. Источник: www.diariovasco.com.