Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Santanapen hobekuntza integralaren alde da EAJ

Дата публикации: 01-08-2026 18:26:08

Espaloia zabaltzea, pasealekua berritzea eta irisgarritasuna hobetzea ezinbestekoa dela diote jeltzaleek

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan Mari Zubiaurre

01/08/2026 Actualizado a las 20:26h.

Getariako EAJ-PNVk uste du Santanape, herriko lehentasunezko jarduketetako bat izan behar dela. Gune horretan espaloia zabaltzea funtsezkoa da oinezkoen segurtasuna hobetzeko eta herritarrek zein bisitariek egunero erabiltzen duten ibilbidean erosotasun eta irisgarritasun handiagoa eskaintzeko.

«Gaur egungo egoerak ez du behar bezala erantzuten oinezkoek dituzten beharrei. Espaloiaren zabalera eskasak zaildu egiten du pertsonak segurtasunez igarotzea, bereziki mugikortasun urriko pertsonentzat, haurren orgak daramatzaten familientzat edo pertsona nagusientzat». Horri gehitu behar zaio pasealekuak berak berritze-lanak behar dituela, eta bertako banku askok ere hobekuntzak behar dituztela.

«Santanape Getariako espazio esanguratsuenetako bat da, eta, horregatik, ez luke bigarren mailako kontua izan behar. Herritar askok egunero erabiltzen duten gunea izanik, segurtasuna, irisgarritasuna eta espazio publikoaren kalitatea bermatuko dituen esku-hartze integrala behar du». EAJ-PNVk defendatzen du espaloia zabaltzea izan behar dela jarduketaren ardatz nagusia, baina baita pasealekua berritzea, altzari urbanoak eguneratzea eta ingurunea txukunagoa, atseginagoa eta erabilgarriagoa bihurtzea ere. Alderdi jeltzalearen iritziz, Getariak pertsonak erdigunean jarriko dituzten espazio publiko seguruak, zainduak eta etorkizunera begira diseinatuak behar ditu.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Getariak garbitasun eta zaintza maila egokia mantentzen du09.1822-08-2026
2EAJ-k gogorarazi du herritarrek emaitzak behar dituztela013.6118-08-2026
3Musika, dantza, antzerkia eta irakurketa ikastaroak prest daude09.0704-09-2026
4Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko dira Kontxako Banderarako01004-09-2026
5Buenos Airesko Gobernuaren ordezkaritza bat EAEn dago bertako enplegu eta inklusio politika publikoak ezagutzeko06.5525-09-2026
6Udalak Balentziaga kaleko igogailuaren exekuzio-proiektua idazteko lizitazioa onartu du012.4915-08-2026
7Jaiak askatasunez eta segurtasunez bizitzeko protokolo berria aurkeztu da012.3131-07-2026
8Ur Irekietako Igeriketa Gunearen lehen fasea lizitaziora atera da06.8529-07-2026
9Gazte eta kultur eragileentzako espazio autogestionatuak beste aurrerapauso bat eman du012.8425-08-2026
10Datorren urteko tasek eta zergek %2,5eko igoera izango dute09.3325-09-2026

Классификация: Пресс-релизы. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.