Sortzen Aholkularitzak, Gazte Asanbladak eta Udalak landutako tresnak jai eta aisialdi-guneetan indarkeria matxista prebenitzeko
31/07/2026 Actualizado a las 15:10h.
Getariako Udalak, Getariako Gazte Asanbladak (GGA) eta Sortzen Aholkularitzak aurkeztu dute gaur Getariako jai eta aisialdi-guneetan indarkeria matxistaren aurrean prebentzio eta jarduteko protokoloa. Elkarlanean landutako tresna honen helburua da jaietan eta aisialdi-guneetan gerta daitezkeen indarkeria matxistako egoerak prebenitzea, identifikatzea eta horiei modu koordinatuan erantzutea.
Protokoloa udalerrian egindako diagnostiko parte-hartzaile batean oinarritzen da. Prozesuan gazte mugimenduko kideek, talde feministek, kirol eta aisialdi elkarteek, udaleko teknikariek eta herritarrek parte hartu dute. Diagnostikoak agerian utzi du prebentzioa indartu, jarduteko irizpide bateratuak ezarri eta eragileen arteko koordinazioa sendotzeko beharra.
Dokumentuak jarduteko irizpide eta ibilbide argiak ezartzen ditu, lehen harreratik hasi eta, beharrezkoa denean, biktimak baliabide espezializatuetara bideratu arte. Helburua ez da soilik eraso bati erantzutea, erasoak prebenitzeko baldintzak sortzea baizik, jai-guneak guztiontzat seguruak, inklusiboak eta errespetuzkoak izan daitezen.
Protokoloa PDF formatuan ere eskuragarri egongo da. Horrez gain, abuztuaren hasieran, herriko etxe guztietan informazio-materiala banatuko da: alde batetik, indarkeria matxistaren prebentzioari eta erasoren bat gertatuz gero nola jokatu azaltzen duen triptiko bat; eta, bestetik, poltsiko-formatuko txartel bat, indarkeria matxistaren aurrean arreta eta laguntza eskaintzen duten telefono publiko nagusiekin.
Protokolo hau Getariako Udalaren, Getariako Gazte Asanbladaren eta Sortzen Aholkularitzaren arteko elkarlanaren emaitza da, eta jaiak askatasunez, berdintasunez eta errespetuz bizitzeko konpromisoa indartzea du helburu.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Ugarte eta Estibariz onenak San Anton Biran | 0 | 10 | 27-07-2026 |
| 2 | Gazte eta kultur eragileentzako espazio autogestionatuak beste aurrerapauso bat eman du | 0 | 12.84 | 25-08-2026 |
| 3 | Santanapen hobekuntza integralaren alde da EAJ | 0 | 10 | 01-08-2026 |
| 4 | Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko dira Kontxako Banderarako | 0 | 10 | 04-09-2026 |
| 5 | Gidatze maniobra ausartegiak erakusten dituzten bideoak sare sozialetan jarri dituzten bi motoziklista ikertzen ari dira | 0 | 11.44 | 25-09-2026 |
| 6 | Getariak garbitasun eta zaintza maila egokia mantentzen du | 0 | 9.18 | 22-08-2026 |
| 7 | Iraileko Udalbatzarrak proposatutako gai denak onartu ditu | 0 | 10 | 30-09-2026 |
| 8 | Ur Irekietako Igeriketa Gunearen lehen fasea lizitaziora atera da | 0 | 6.85 | 29-07-2026 |
| 9 | Iturzaetako Haur Hezkuntzako atarian jolas berriak jarri ditu Udalak | 0 | 12.07 | 28-09-2026 |
| 10 | Kataluniako ordezkaritza batek Elkar-EKIN Lanean Gipuzkoako gizarteratze eta laneratze eredua ezagutu du | 0 | 9.46 | 25-09-2026 |