EH Bilduk salatu nahi du EAJk hondakinen gaia hauteskunde interesekin erabiltzen ari dela egoera puntualak baliatuz
22/08/2026 Actualizado a las 15:13h.
Getariako hondakin-guneak eta kaleak, oro har, egoera onean eta garbi mantentzen dira, eta hori herrian bertan egunero ikus daitekeen errealitatea da. Egoera hori hondakin-bilketako zerbitzuak, udal brigadako langileek eta herritarren gehiengoak erakusten duten konpromisoaren eta ardurazko jokabidearen ondorioa da.
Horregatik, bereziki balioan jarri nahi ditugu hondakin-bilketako zerbitzuak egiten duen lana, udal brigadako langileen eguneroko ahalegina eta herritarren gehiengoak hondakinak behar bezala sailkatu eta dagokien tokian uzteko erakusten duen ardurazko jokabidea. Horri esker mantentzen da Getaria zaindua, garbia eta txukuna.
Hauteskunde interesakEH Bilduk adierazi nahi du EAJk aurkeztutako azken idatziak berriro ere erakusten duela hondakinen gaia hauteskunde interesekin erabiltzeko darabilen estrategia. Gure ustez, egoera puntualak eta argazki interesatuak baliatuz Getariaren eguneroko errealitatearen irudi desitxuratua zabaltzen saiatzen da.
Era berean, gogorarazi nahi dugu gaur egungo hondakin-bilketa eta garbiketa zerbitzua aurreko legegintzaldian, EAJren gobernu garaian, Urola Kostako Udal Elkarteak onartutako lizitazioaren arabera ematen dela. Aldi berean, gaur egungo gobernua zerbitzua egungo beharretara egokitzeko lizitazio berria prestatzen ari da, eta horretarako mankomunitateak hainbat lan-saio egin ditu udalerriekin eta udal taldeekin.
Brigadako langileakBestalde, udal brigadako langileek egunero egiten dituzte hondakin-guneak zaintzeko eta txukuntzeko lan osagarriak. Era berean, herriko brigadak urte osoan zehar egiten duten lanari esker mantentzen dira Getariako kaleak garbi eta txukun, eta herritar askok baloratzen dute eguneroko ahalegin hori.
GorabeherakEgia da une jakin batzuetan gorabehera puntualak gertatzen direla, bereziki jai eta momento berezietan. Hala ere, ohiko bilketaz gain goizero ez-ohiko bilketak egiten dira, zenbait gunetan arratsaldeko bilketak ere egiten dira, eta uda honetan hondakin-guneen garbiketa indartzeko errefortzu berezia jarri da.
Horrez gain, EAJk erakutsitako azken argazkietako batean agertzen den Menditxoko gunea herrian egunero-egunero jasotzen den hondakin-gunea dela azpimarratu nahi dugu, eta bertan arratsaldeko aparteko bilketa egitea ere eskatuta dago.
Jokabide desegokiakGure ustez, irudi horien atzean askotan herritarren gutxiengo baten jokabide desegokiak ere egoten dira, Indaux azpiko gunearen inguruan bizilagun batek berriki azaldu duen bezala. Horrek guztiak erakusten du egoera puntualei etengabe erantzuten zaiela, eta argazki interesatuek ez dutela islatzen herriaren eguneroko errealitatea.
Eskerrak emanAmaitzeko, herritarren gehiengoari eskerrak eman nahi dizkiogu hondakinak modu egokian kudeatzeagatik eta espazio publikoak errespetatzeagatik. Guztion elkarlanari esker da Getaria gaur egun herri zaindua, garbia eta atsegina.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | EAJ-k gogorarazi du herritarrek emaitzak behar dituztela | 0 | 13.61 | 18-08-2026 |
| 2 | Dulantzik araztegia behar duela gogoratu du EH Bilduk | 0 | 8.57 | 24-08-2026 |
| 3 | Udalak EHNERGIA eta EH KOM ekimenekin bat egitea onartu du | 0 | 8.26 | 20-08-2026 |
| 4 | Santanapen hobekuntza integralaren alde da EAJ | 0 | 10 | 01-08-2026 |
| 5 | Kontxako bigarren jardunaldian itxura hobetu nahi du Esperantzak | 0 | 9.11 | 11-09-2026 |
| 6 | Udalak Balentziaga kaleko igogailuaren exekuzio-proiektua idazteko lizitazioa onartu du | 0 | 12.49 | 15-08-2026 |
| 7 | Ondare erlijiosoaren kontserbazioa bultzatuko du Foru Aldundiak Getarian | 0 | 8.34 | 08-09-2026 |
| 8 | Euskara, derrigorrezkoa | 0 | 27.65 | 28-09-2026 |
| 9 | Iraileko Udalbatzarrak proposatutako gai denak onartu ditu | 0 | 10 | 30-09-2026 |
| 10 | Getariako Udalaren bi dirulaguntza deialdi berri argitaratu dira GAOn | 0 | 10 | 02-07-2026 |