Ikasturte berria hastearekin batera, Andoaingo AEK euskaltegiak eta Udalak euskaraz ikasteko eskaintza eta aurtengo berritasunak aurkeztu dituzte
08/09/2026 Actualizado a las 20:45h.
Irailaren 23ra arte irekita dago matrikulazio-epea Andoaingo AEK euskaltegian. Horrela adierazi zuten duela gutxi egindako aurkezpenean. «16 urtetik gorako edonork eman dezake izena eta herritarrei eskatuko genieke, ahal dela, matrikula garaian etor daitezela izena ematera, ikasturtea antolatzeko ezinbestekoa baita», azaldu zuten arduradunek.
Izan ere, irailarekin batera, hasiera eman diote ikasturte berriari, eta nola ez, euskaltegietan izena emateko momentua hauxe da. «Andoainen euskaraz bizi nahi dugu, eta euskara ikasteak baliagarria izan behar du egunerokorako, lanerako, eta baita aisialdirako ere. Euskarak izan behar du harrera hizkuntza Andoainen ere, eta ahal dela, herritarron hartu-emanetan lehen hizkuntza. Izan ere, euskarak inoiz baino gehiago behar gaitu, eta ezinbestekoa da denon ahalegina hizkuntza bizi eta osasuntsua izan dezagun», esan zuten aurkezpenean.
Andoaingo euskaltegian argi daukate «euskara ikasteak doakoa eta erosoa izan behar duela, eta horregatik aurtengo berritasun bat azpimarratu nahi genuke: HABEk euskara ikasteko bonua jarriko du martxan. 120 euroren truke, ikasleak ordu-poltsa bat izango du baliagarri euskara ikasteko, B1 mailara iritsi arte erabili ahalko duena. Dena den, kontu honek xehetasun gehiago dituenez, interesa duzuenok hobe duzue euskaltegira etortzea informatzera».
Era berean, ikasleek euskara eroso bizi eta ikasi dezaten, herritarren beharretara ondoen egokitzen den eskaintza topatuko dute aurtengoan ere. «Maila guztiak eskainiko ditugu, A1etik C2ra bitarte, goiz, eguerdi, arratsalde eta iluntzetan», argitu dute AEKtik.
Horrez gain, ikastaro zehatzagoak ere badituzte: guraso-taldeak eguerdietan, ahozkotasuna eta eguneroko erabilera hobetzeko helburu duten taldeak, 16-18 urte bitartekoei zuzendutako C1 ikastaroak, eta baita AISA ikastaroak ere, jatorri atzerritarra dutenei zuzenduta daudenak.
Autoikaskuntza aukera ere eskainiko dute, ordutegi aldetik malguagoa dena. Eta Mintzalagunaren kanpaina ere aurrerago abituako dute.
Doan ikasiAndoaingo Udaletxeko Euskara zinegotzia den Marta Lasak azpimarratu zuen Andoaingo Udalaren asmoa dela herritarrek euskara doan ikastea. «Gaur egun ikasleak maila bat gaindituz gero, HABEk ordaintzen dio gastatutakoa. Hori bai, mailarik gainditzen ez badu edo HABEk ordaindutakoak ez badio estaltzen matrikularen kostu osoa, Andoaingo Udalak laguntzen dio herritarrari matrikularen % 100 ordainduz, betiere 1.200 euro mugapean, 700 euro C2 mailako ikastaroen kasuan 2026-2027 ikasturte honetan», adierazi zuen zinegotziak.
Dirulaguntza hau eskuratzeko % 75eko asistentzia bete beharko du ikasleak eta euskara ikasteko aukerak erraztearren, «arazo ekonomikoak dituztenek aukera daukate diruaren aurrerapena eskatzeko».
Martak adierazi zuenez, dirulaguntza eskatzea oso erraza da. Interesatuak eskaera orria bete eta erregistratu behar du Udalean, argitaratuko den deialdian azaltzen diren datetan. «Adibidez 2027ko martxoaren 1etik ekainaren 30era bukatzen diren ikastaroen kasuan, ekainean zehar aurkeztu beharko dute eskaera», azaldu du Lasak.
Kontuan hartu behar da datozen asteotan argitaratuko dela ikasturte honetarako dirulaguntzen deialdia eta horren berri emango dela hedabide eta Udalen webguneen bidez: andoain.eus eta andoaindarraeuskaraz.eus. Era berean, interesa duten guztiek Udaleko Euskara Zerbitzuan eta AEK Euskaltegian ere eskuragarri izango dute informazio guztia.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | «Hernaniko Udalak euskara ikastea doakoa izan behar lukeela sinesten du» | 0 | 12.65 | 01-09-2026 |
| 2 | BADA, euskaldunon topaleku berria, Astigarragan | 0 | 10 | 09-09-2026 |
| 3 | 'Euskal Herria euskalduntzeko pausoak' mahai-ingurua | 0 | 5 | 14-06-2026 |
| 4 | BADA, euskaldunon topaleku berria, ostiral honetan inauguratuko da | 0 | 9.15 | 17-09-2026 |
| 5 | Euskara eta Kirola jardunaldia Larraintzarretik zuzenean | 0 | 0 | 15-11-2018 |
| 6 | Nola euskaldundu errespetuz? | 0 | 5 | 22-06-2026 |
| 7 | Euskara eta kirola jardunaldiak | 0 | 5 | 13-11-2018 |
| 8 | Uharteko Arte Garaikideko Zentroak eta NUPek masterra sortu dute EHErekin elkarlanean | 0 | 5 | 04-06-2020 |
| 9 | Irati Iciar UEU: "Aurrez aurrekoaren aldeko apustua egin dugu" | 0 | 5 | 08-06-2020 |
| 10 | Oldarraldiak hezkuntzara salto egin duela salatu du Kontseiluak | 0 | 5 | 30-06-2026 |