Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

BADA, euskaldunon topaleku berria, ostiral honetan inauguratuko da

Дата публикации: 17-09-2026 19:33:45

Euskaltegiaz gain, euskararen inguruan elkartu, partekatu eta eragiteko sortutako gunea izango da, herritar guztiei zabalik

Основное содержимое страницы с новостью.

DV

17/09/2026 a las 15:29h.

Irailetik aurrera, BADA, euskaldunon topaleku berria, izango du Astigarragak, Nabarra Oñatz kaleko 11. zenbakian. Euskaltegiaz gain, euskararen inguruan elkartu, partekatu eta eragiteko sortutako gunea izango da BADA, eta herritar guztiei zabalik egongo da.

Ostiral honetan, irailaren 18an, egingo da BADAren irekiera ekitaldia, arratsaldeko 18:30ean. Ekitaldian udal ordezkariak eta herriko eragileak izango dira, eta, ondoren, zizka-mizkak eta Kattalin eta Nenufarrak taldearen kontzertua izango dira, irekiera herritarrekin batera ospatzeko.

BADAren aurkezpenarekin eta ezagutaraztearekin lotuta, hainbat ekintza antolatu ditu Astigarragako Udalak irailean zehar. Egitarauak hainbat proposamen jaso ditu, literaturatik eta hizkuntzatik hasi eta musikara eta herriko euskararen egoerari buruzko hausnarketara.

Liburuaren aurkezpena

Irailaren 10ean, 'Pipistrelo txikia' liburuaren aurkezpena egin zen, Jaione Gutierrezek idatzia eta Ainara Azpiazuk ilustratua. Atzo berriz, AEK Eguna ospatu zen, AEKren matrikulazio kanpainaren baitan antolatutako hainbat jarduerarekin.

Hurrengo hitzordua datorren asteartean, hilaren 22an, da. 'Zenbateraino gara herri euskaldun?' hitzaldia izango da, Xabet Urzelai UEMAko teknikariaren eskutik, Astigarragaren argazki soziolinguistikoa aurkezteko. Azkenik, irailaren 26an, 'Hitz haztegia' pieza musikatu katastrofista eskainiko dute Olatz Salvadorrek eta Alaia Martinek.

Astigarragako Udalak herritarrak animatu nahi ditu irailean zehar antolatutako ekintzetan parte hartzera eta BADAren gune berria ezagu-tzera. Helburua da BADA herritarrekin batera eraikitako topagunea izatea, euskararen inguruan elkartu, partekatu eta eragiteko.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1BADA, euskaldunon topaleku berria, Astigarragan01009-09-2026
2Euskara Bonua da udal euskaltegien ikasturte berriko nobedade nagusia07.0216-09-2026
3Euskarari bultzada emango diote014.7603-10-2026
4Dirulaguntza gehiago, euskara ikasteko erraztasun gehiago07.5608-09-2026
5Un pin por aprender euskera06.8505-09-2026
6Bergarako Udalak euskara ikasi dutenentzako hiru dirulaguntza emango ditu07.6622-07-2026
7«En todas las Euskal Jaia se reconocerá a los que promocionen el euskera»08.7102-10-2026
8El Euskaltegi Municipal, a un paso de empezar el nuevo curso010.4218-09-2026
9Primera Euskal Astea para acercar la danza, la música y la indumentaria vasca a Lasarte-Oria09.1719-09-2026
10Elizalde Eskola organiza 'Eskubaloia plazara', por la diversidad deportiva08.4629-05-2026

Классификация: В стране. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.15. Источник: www.diariovasco.com.