Hizkuntza herriko euskaltegietan ikasteko kanpaina martxan jarri da eta herritarrek aukera iznago dute egiteko bai AEK-n bai Udal Euskaltegian
01/09/2026 Actualizado a las 21:31h.
Hernaniko bi euskaltegietan, Hernaniko Udal Euskaltegia eta Hernaniko AEK, izena emateko epea zabalduko da datozen egunetan. Bi euskaltegietako arduradunek eta Hernaniko Udalak elkarrekin aurkeztu dute kanpaina.
Axier Mingo Euskara zinegotziak aurten ere hernaniarrak «euskara ikastera edo hobetzera» animatu ditu. Horretarako, A1tik C2 maila arteko eskaintza dago herrian, alegia, euskara ikaskuntza prozesua osoarena, modalitate ezberdinetan.
Mingok adierazi duenez, «Hernaniko Udalak euskara ikastea doakoa izan behar lukeela sinesten du, euskara ikastea edonoren eskura egon behar lukeen zerbait baita, horrek gure herriaren kohesioan, bizikidetzan eta aberastasunean laguntzen duelako».
Hernaniko Udal Euskaltegiko zuzendari Izaskun Arrietak azaldu du euren egitekoa «hernaniarren eta etorri berri direnei beren helburuak lortzen laguntzea» dela, «euskara ikasi, hobetu, euskara mailak egiaztatu... Ikasleei euskaraz erraztasunez komunikatzen laguntzea dugu helburu nagusi».
Udal Euskaltegian «ikasleen jarraipen pertsonalizatua» egiten dutela azpimarratu du Arrietak, «eta ordutegi zabala dugu: goizetik ilunabarrera. Horrez gain, matrikula ordaintzeko erraztasunak ematen ditugu, dirua ez dadin izan euskara ikasteko arazo».
Irailaren 25era arte egongo da zabalik matrikulazio epea Udal Euskaltegian. Izen-ematea bertan egin ahal izango da eta baita online ere Hernaniko Udalaren izen-emate orriaren bidez.
Bestalde, Hernani AEK euskaltegiari dagozkionak bertako irakasle Uxue Apaolazak eman ditu. «AEK-n gustatzen zaigu esatea euskara ikastea bizikletan ibiltzen ikastearen modukoa dela: ibiltzea ez da soilik helburua, bidea ere bada. Ibilbide horretarako tresna eta konpainia bila dabiltzanentzat, eskaintza zabala dugu». Maila guztiak eskaintzen ditu AEK-k, «ikasleen beharretara egokitutako klaseekin».
«AEK herritik sortu zen duela mende erdi eta herriaren parte da oraindik: ikasleak laborategitik beren eremu naturalera ateratzea ikasketa metodo da gurean». Horren adibide aipatu ditu Zilegi Eskolak, «herri osoarentzako» direnak. «Euskaraz izan nahi baduzu, etorri». Irailaren 2tik 30era egongo da irekita matrikulazio epea AEK-n.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Dirulaguntza gehiago, euskara ikasteko erraztasun gehiago | 0 | 7.56 | 08-09-2026 |
| 2 | Nola euskaldundu errespetuz? | 0 | 9.34 | 10-08-2026 |
| 3 | Euskara ikasteko aukera ugari izango da urritik aurrera Usurbilen ere | 0 | 8.34 | 24-09-2026 |
| 4 | BADA, euskaldunon topaleku berria, Astigarragan | 0 | 10 | 09-09-2026 |
| 5 | Euskal Herria plazako palmondoak kendu dira aparkalekuko hezetasun arazo larriengatik | 0 | 10 | 23-09-2026 |
| 6 | Haurren eta nerabeen artean euskara sustatzeko hezkuntza-lantaldea sortu dute | 0 | 13.96 | 22-06-2026 |
| 7 | Aupa, Athletic! | -5 | 3 | 02-06-2026 |
| 8 | Hitzarmena sinatu dute Udalak eta Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak | 0 | 5 | 10-07-2026 |
| 9 | La Justicia da la razón a la EHU y levanta las medidas cautelares que anularon las notas de Euskera de la PAU | 0 | 4.79 | 08-10-2026 |
| 10 | Agurtzane Zubillagak Itziar Etxezarretaren lekukoa hartu du Ezkio-Itsasoko zinegotzi karguan | 0 | 14.76 | 04-10-2026 |