Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Haurren eta nerabeen artean euskara sustatzeko hezkuntza-lantaldea sortu dute

Дата публикации: 22-06-2026 13:43:45

Beinke mahaiaren bueltan eratu da eta ikastetxeetako ordezkariz osatuta dago.

Основное содержимое страницы с новостью.

Euskararen bueltako lanketan murgilduta dabiltza Aretxabaletako Udala zein herriko hainbat eragile eta norbanako iazko otsaila ezkero. AROA plana landu zuten orduan, eta, lehen faseko lanketa hura bukatuta, Beinke izeneko mahaia osatu zuten, koordinazioa errazteko. Mahai horren bueltan hainbat lantalde sortu dituzte, "era eraginkorrean antolatzeko", eta horien artean dago hezkuntzari dagokion taldea, astean aurkeztu berri dutena.

Hainbat talde, lanean hasita

"Aretxabaletan egindako hausnarketa komunitario baten emaitza da ekimen hau", adierazi dute Beinke mahaia osatzen duten kideek, eta gaineratu: "Duela hilabete batzuk hausnarketa sakon batetik herrira begirako erronka batzuk adostu genituen. Epe luzerako asmoak dira". Beinke mahaiaren zeregina izango da, hain zuzen, erronka horiek koordinatzea eta antolatzea: "Aretxabaletan euskara biziberritzeko asmoari erantzuten diote, askotariko adin eta esparruak barnebilduz; adin nagusikoak, erretiratuak, haurrak, gazteak eta nerabeak".

Hori guztia era eraginkorrean antolatzeko hainbat lantalde sortu dituzte. "Horien artean daude kirola eta euskara taldea, adinekoen artean euskara sustatzeko eragileak, merkatariekin diharduen Euskara Laguna boluntario sarea eta euskal kulturaren berreskuratzea helburu duen taldea", azaldu du Garikoitz Iturbek, Euskara Saileko batzordeburuak, eta horiek dagoeneko hasita daude lanean: "Komertzioetako paisaia linguistikoa euskarara ekartzeko egitasmoa dago, Basotxo erretiratuen elkarteko antolaketa eta ekintzak euskarara ekartzeko lanketa, Kuarteleko ekimenak gazteen artean...". Horiek guztiek modu autonomoan dihardutela lanean gaineratu du, nor bere bidea eginez: "Hain zuzen, orain dela bi aste elkartu ginen, bakoitza zertan dabilen azaltzeko". Eta orain, Beinke hezkuntza-lantaldea sortu dute.

Ikastetxeetako ordezkariak

Talde berria eratu dute Arizmendi Ikastolako Basabeazpi eta Almen guneetako guraso ordezkariek eta Kurtzebarri Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako guraso elkarteetako kideek. "Gure xede nagusia komunitarioa da, Aretxabaletari era anitz eta inklusiboan erantzungo diona, eta, guztion elkarlanarekin, euskara ardatz duten ekintzetara ekarri nahi ditugu haur, gazte eta nerabeak. Esandako moduan, elkarlana sustatuz ekintza bateratuak egitea da asmoa", azaldu dute hezkuntza-lantaldeko kideek, eta gaineratu: "Gure herrian euskaraz bizitzeko esparruak eta aukerak sortu nahi ditugu era horretan".

Irailean urte osorako plangintza adostea da haien asmoa: "Urrirako ekintza erakargarria planifikatzeko lanetan hasiak gara. Ikastetxeetako ikasleak ardatz dituena, eta, noski, euskara".

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Una ley que fractura un país-5607-07-2026
2Bergarako Udalak euskara ikasi dutenentzako hiru dirulaguntza emango ditu07.6622-07-2026
3"Euskaraz bizitzeko behar den dena" eskatu dute Iruñeko Euskaltzaleon Martxan08.7514-06-2026
4Euskara, Alemania eta G eredua0503-06-2026
5Aurrematrikulazio-kanpaina abian du Debagoieneko AEK-k023.0715-06-2026
6'Jo trague euskeriei!' leloa izango dute andramaixetako zapiek07.203-07-2026
7Datozen hamar urtetarako Aroa Euskara Plana onartu du udalbatzak07.5120-07-2026
8Bide Ertzean, hitza eta kantua irratian0528-12-2016
9Erdaraz esango dut, euskaraz ezin da0020-12-2017
10El Constitucional y la fiscal general afean al Superior vasco que llevara la ley sobre las exigencias de euskera al alto tribunal-1609-07-2026

Классификация: В стране. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 13.96. Источник: goiena.eus.