Zuzendaria: Alfred Hitchcock Urtea: 1954 Herrialdea: AEB Iraupena: 110 min. Generoa: Thrillerra Alfred Hitchcockek zuzendutako thriller eta suspensezko maisulan enblematikoa da. Zinemaren historiako pelikularik gorenetakotzat jotzen da, eta Cornell Woolrich idazlearen It Had to Be Murder kontakizun laburrean oinarrituta dago. Jeff (James Stewart) abentura bila ibili ohi den argazkilaria da, baina istripu baten ondorioz gurpil-aulki baten
Kutsidazu 485. ‘REAR WINDOW’ bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.

Zuzendaria: Alfred Hitchcock
Urtea: 1954
Herrialdea: AEB
Iraupena: 110 min.
Generoa: Thrillerra
Alfred Hitchcockek zuzendutako thriller eta suspensezko maisulan enblematikoa da. Zinemaren historiako pelikularik gorenetakotzat jotzen da, eta Cornell Woolrich idazlearen It Had to Be Murder kontakizun laburrean oinarrituta dago.
Jeff (James Stewart) abentura bila ibili ohi den argazkilaria da, baina istripu baten ondorioz gurpil-aulki baten menpeko eta etxean egon beharko du sendatu arte. Etsita, binokularrak eta argazki kamera hartu eta leihotik begira bizilagunak zelatatzen hasiko da. Entretenimendu gisa hasi zuen hura, obsesio bilakatuko da, hilketa baten lekuko izan dela uste duenean. Bestalde, Lisa (Grace Kelly), Jeffen bikotea, ezkontzeko proposamenaren zain dago aspalditik, eta Jeffek beraien bizimoduak bateragarri diren argi ikusten ez duen arren, zirt edo zarteko erabakia hartu beharko du.
Istorioak aurrera egin ahala bi hari hauek nahasten joango dira. Emakumeak laguntza eskaini eta pareko etxera joango da froga bila, misterio hori elkarlanean argitzeko. Susmoak baieztatzen doazen heinean, Jeff bera ere arrisku larrian dagoela ohartuko da. Eta hau dena, beroaldi itogarri baten erdian.
Bada, filmaren indargune nagusietako bat ikuslearen inplikazioa da, protagonistekin batera, auzokideak behatzen eta pista txikiak interpretatzen ipintzen baitu zuzendariak. Zinemaren magia esaten zaion hori, bete-betean, erakusten baitu ez dela beharrezkoa kokaleku asko edo ekintza ikusgarriak erabiltzea ikuslea tentsioan mantentzeko. Apartamentu bakar bat eta patio baten ikuspegia nahikoak dira publikoa hasieratik amaierara adi edukitzeko.
Istorio sendoa, pertsonaia erakargarriak eta zuzendaritza aparta uztartzen ditu. Horregatik, gaur egun ere zinema klasikoaren erreferente nagusietako bat izaten jarraitzen du.
Prime Video eta Apple TV plataformetan dago eskuragarri.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Kutsidazu 490. ‘THE ASSISTANT’ | 0 | 15.25 | 30-07-2026 |
| 2 | Kutsidazu 492. ‘2001: A SPACE ODYSSEY’ | 0 | 17.06 | 14-08-2026 |
| 3 | Kutsidazu 483. ‘LAND AND FREEDOM’ | 0 | 17.14 | 19-06-2026 |
| 4 | Kutsidazu 491. ‘CERRAR LOS OJOS’ | 0 | 17.05 | 07-08-2026 |
| 5 | Kutsidazu 489. ‘BERGMAN ISLAND’ | 0 | 16.52 | 24-07-2026 |
| 6 | Kutsidazu 488. ‘PARASITE’ | 0 | 17.94 | 17-07-2026 |
| 7 | Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak argitu ditu Zinemaldiak | 0 | 11.75 | 30-07-2026 |
| 8 | Kutsidazu 487. ‘MATILDA’ | 0 | 14.53 | 10-07-2026 |
| 9 | ‘Gerra Zibila Euskadin’ saioa, Euskadiko Filmategian | 0 | 10.42 | 18-05-2026 |
| 10 | Zinema Euskaraz: ‘MARSUPILAMI’ | 0 | 9.52 | 12-08-2026 |