Zuzendaria: Víctor Erice Urtea: 2023 Herrialdea: Espainia Iraupena: 196. min Generoa: Drama | Zahartzaroa | Metazinema Azken hitza esateko beharrizanak bultzatuta, Victor Erice zuzendaria beraren filmografia osoa modu transbertsalean zeharkatzen duen obra kirurgikoa da honakoa. El espiritu de la colmena (1973) opera prima estreinatu zuenetik 50 urte pasatu zirenean, hau abiatu zuen tokian bertan bukatu zuen Ericek CERRAR
Kutsidazu 491. ‘CERRAR LOS OJOS’ bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.

Zuzendaria: Víctor Erice
Urtea: 2023
Herrialdea: Espainia
Iraupena: 196. min
Generoa: Drama | Zahartzaroa | Metazinema
Azken hitza esateko beharrizanak bultzatuta, Victor Erice zuzendaria beraren filmografia osoa modu transbertsalean zeharkatzen duen obra kirurgikoa da honakoa. El espiritu de la colmena (1973) opera prima estreinatu zuenetik 50 urte pasatu zirenean, hau abiatu zuen tokian bertan bukatu zuen Ericek CERRAR LOS OJOS film melankolikoa.
Ez zen izan itzulera ikusgarria, ezta publiko zabalari zuzendutako ekoizpen komertziala ere; aitzitik, zinemaren, oroimenaren eta denboraren joanaren inguruko hausnarketa sakona da, drama mamitsu eta pausatua. Finean baina, aurreko lanaren oinarri bera du honek ere: zinema eta bizitza banatzeko ezintasuna, adierazpen artistikoen aldarria.
Desagerpen misteriotsu bat da istorioaren abiapuntua: Julio Arenas aktorea film baten grabazioan arrastorik gabe desagertu zen, eta urte asko geroago, telebista-saio batek kasua berriz azaleratzen du. Horrek Miguel Garay zuzendari ohia iraganari aurrez aurre begiratzera eramango du. Aspaldiko lagunak eta ezagunak bisitatzen ditu, film amaitu gabe haren inguruko materialak berrikusten ditu eta Julio Arenasekin izandako harremana gogoratzen hasten da.
Kontakizunak bi denbora-lerro uztartzen ditu etengabe: alde batetik, desagertu zen filmaren aztarnak eta, bestetik, gaur egungo ikerketa. Horri esker, ikusleak pixkanaka ezagutzen ditu pertsonaien iragana, euren harreman pertsonalak eta desagerpenak bakoitzarengan utzitako arrasto emozionala. Hala ere, misterioa ez da filmaren benetako ardatza; Ericek pertsonaien barruko bidaia lehenesten du, oroitzapenek eta denborak gizakiarengan uzten duten arrastoa aztertuz.
Horretan, nabarmentzekoa da hil berri den Manolo Solo aktorearen interpretazio bikaina, neurritsua eta sentikorra, Miguel Garay pertsonaiari sakontasun handia emanez.
Filma, 2023ko Cannes Film Festival jaialdian aurkeztu zen. Hilabete batzuren bueltan, 71. Donostia Zinemaldiaren baitan aurkeztu zuten, zuzendariari Donostia Saria emateko ekitaldiaan. Hain zuzen ere, zinemaldiaren ohorezko errekonozimenduarekin saritutako lehen euskal zinemagilea izan zen Erice.
HBO MAX, FILMIN eta Movistar + plataformetan aurki dezakezue.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Kutsidazu 492. ‘2001: A SPACE ODYSSEY’ | 0 | 17.06 | 14-08-2026 |
| 2 | Kutsidazu 493. ‘EZ, ESKERRIK ASKO! GLADYSEN LEIHOA’ | 0 | 13.32 | 21-08-2026 |
| 3 | Kutsidazu 483. ‘LAND AND FREEDOM’ | 0 | 17.14 | 19-06-2026 |
| 4 | Kutsidazu 489. ‘BERGMAN ISLAND’ | 0 | 16.52 | 24-07-2026 |
| 5 | Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak argitu ditu Zinemaldiak | 0 | 11.75 | 30-07-2026 |
| 6 | Kutsidazu 486. ‘ICARUS’ | 0 | 17.81 | 03-07-2026 |
| 7 | Kutsidazu 485. ‘REAR WINDOW’ | 0 | 15.61 | 26-06-2026 |
| 8 | Kutsidazu 488. ‘PARASITE’ | 0 | 17.94 | 17-07-2026 |
| 9 | Oskar Alegriaren ‘Hamalau gau’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Zabaltegi-Tabakaleran | 0 | 18.14 | 21-08-2026 |
| 10 | Bide Ertzean, hitza eta kantua irratian | 0 | 5 | 28-12-2016 |