Zuzendaria: Mia Hansen-Løve Urtea: 2021 Herrialdea: Frantzia Iraupena: 112 min. Generoa: Drama XXI. mendeko frantziar zinemagintzako ahots azpimarragarrienetako bat den Mia Hansen-Løveren lan xamurra dakarkizuegu aste honetako Kutsidazu proposamenean: Bergman Island (2021). Filmean, Ameriketako Estatu Batuetako zinemagile bikote batek -Anthony eta Chris (Tim Roth eta Vicky Krieps)- Ingmar Bergman zinemagile suediarra bizi izan zen uhartean hartuko
Kutsidazu 489. ‘BERGMAN ISLAND’ bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.

Zuzendaria: Mia Hansen-Løve
Urtea: 2021
Herrialdea: Frantzia
Iraupena: 112 min.
Generoa: Drama
XXI. mendeko frantziar zinemagintzako ahots azpimarragarrienetako bat den Mia Hansen-Løveren lan xamurra dakarkizuegu aste honetako Kutsidazu proposamenean: Bergman Island (2021).
Filmean, Ameriketako Estatu Batuetako zinemagile bikote batek -Anthony eta Chris (Tim Roth eta Vicky Krieps)- Ingmar Bergman zinemagile suediarra bizi izan zen uhartean hartuko du erretiroa, bere hurrengo filma idazteko inspirazio bila. Udak aurrera egin ahala eta uharteko paisaia misteriotsuekiko lilura areagotu ahala, errealitatearen eta fikzioaren arteko pertzepzioa desitxuratu egingo da haiengan…
#KRITIKA | Bergman Island: Mitomania eta fikzioaren katea
Zinema kritikan hazia, Hansen-Løveren lehen filmek lilura eragin zuten, istorio berez xeheak idatzi eta pantailaratzeko sentsibilitatea medio, garaiaren pultsua, horren etereo eta iheskorra den balore horren elementuak josteko gaitasuna adierazten baitzuen. Aldiz, Bergman Island-ek aldaketa dakar zuzendariaren ibilbidean, bere aurreko lanek zuten kutsu urbanoa erabat hautsiko baita: Fårö irla agertoki, ispiluen jokoa zabalduko da ‘errealitate’ eta fikzioaren artean, eta panpin errusiarren mekanismoaren bitartez, elkarri kateatuta jaiotzen diren narrazioak ehunduko ditu zinemagileak.
2021 | Cannesko Zinema Jaialdia: Sail Ofiziala
2021 | Sevillako Zinema jaialdia: Sail Ofiziala
2022 | Gaudi Sariak: Europako Film Onena
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Kutsidazu 490. ‘THE ASSISTANT’ | 0 | 15.25 | 30-07-2026 |
| 2 | Kutsidazu 492. ‘2001: A SPACE ODYSSEY’ | 0 | 17.06 | 14-08-2026 |
| 3 | Kutsidazu 491. ‘CERRAR LOS OJOS’ | 0 | 17.05 | 07-08-2026 |
| 4 | ‘THE LOVE THAT REMAINS’: Denbora hilen erritmoan | 0 | 10.95 | 12-08-2026 |
| 5 | Kutsidazu 488. ‘PARASITE’ | 0 | 17.94 | 17-07-2026 |
| 6 | Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak argitu ditu Zinemaldiak | 0 | 11.75 | 30-07-2026 |
| 7 | Kutsidazu 485. ‘REAR WINDOW’ | 0 | 15.61 | 26-06-2026 |
| 8 | Kutsidazu 483. ‘LAND AND FREEDOM’ | 0 | 17.14 | 19-06-2026 |
| 9 | ‘THE ODYSSEY’: Hitzen lurraldera bueltatu beharrekoa | 0 | 11.54 | 29-07-2026 |
| 10 | Bere lehen fikziozko film luzerako interpreteen bila dabil Iban del Campo | 0 | 7.67 | 16-03-2026 |