Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

‘WINNIPEG, ITXAROPENAREN ONTZIA’: Oroitzapenen gordailua

Дата публикации: 22-07-2026 08:00:27

Zuzendariak: Beñat Beitia eta Elio Quiroga Urtea: 2026 Herrialdea: Euskal Herria – Herrialde Katalanak - Txile - Argentina 90 urte bete berri dira Gerra Zibila piztuarazi zuen altxamendu militarretik, eta gertakari latz hura, baita hark utzitako itzal luzea ere, oraindik presente dugu gizartean. Egin izan dira askotariko filmak, fikziozkoak, dokumentalak, esperimentalak zein abangoardistak, eta ezagutu
‘WINNIPEG, ITXAROPENAREN ONTZIA’: Oroitzapenen gordailua bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

winnipeg-itxaropenaren-ontzia-azala

Zuzendariak: Beñat Beitia eta Elio Quiroga

Urtea: 2026

Herrialdea: Euskal Herria – Herrialde Katalanak – Txile – Argentina

90 urte bete berri dira Gerra Zibila piztuarazi zuen altxamendu militarretik, eta gertakari latz hura, baita hark utzitako itzal luzea ere, oraindik presente dugu gizartean. Egin izan dira askotariko filmak, fikziozkoak, dokumentalak, esperimentalak zein abangoardistak, eta ezagutu ditugu gerraren nondik norakoak eta ondorioak jorratu dituzten istorio handi zein txikiak. Animazioaren esparrutik iritsi zaigu adibiderik berriena, 2D teknika erabiliz eta 3Dko elementuekin ondutako WINNIPEG, ITXAROPENAREN ONTZIA film luzea.

Nazioarteko ekoiztetxeen arteko elkarlanaren emaitza da Beñat Beitia donostiarrak  eta Elio Quiroga kanariarrak zuzendutako obra. Zazpi urtez aritu dira lanean, eta animaziozko zinemaldi garrantzitsuenetan parte hartu ostean estreinatu da Hego Euskal Herriko zinema aretoetan; ADI! Filmak Euskaraz programaren eskutik euskaraz ikusteko aukera dago gainera. Laura Martel idazle eta gidoilari kanariarraren eleberri grafikoan oinarrituta, hogeita hamarreko hamarkadaren amaierako benetako gertakariak dakarzkigu pelikulak.

1939ra garamatza, 2.000 herritar baino gehiagok Frantziara (kontzentrazio-esparruetara) alde egin behar izan zuten garaira, eta handik, Ozeano Atlantikoa eta Pazifikoa zeharkatuz, Valparaisora (Txile). Bada, haurra zela, Victor aitarekin Winnipeg zamaontzian Latinoamerikara nola erbesteratu zen gogoratuko du Julia protagonistak; Parisko espainiar immigraziorako kontsula zen Pablo Neruda poetak proposatutako ebakuazio-planari esker gauzatu ahal izan zen ihesa.

Flashback luze bat izango da WINNIPEG, ITXAROPENAREN ONTZIA pelikularen muina, orainaldiko begiekin kontatuko baitigu emakumeak bizitako exodoa. Eta trantsizioa egiteko, Picassoren Guernica-ren oihartzuna nabari zaion margolan koloretsu bat erabiliko dute zuzendariek. Negar-malkoak begietan dituela, Juliaren oroimenarekin batera sartuko gara Bartzelonaren erorketa egunera, bonbardaketetara, izura, faxismoaren krudelkeriara. Hala, fantasiari, irudimenari, askatasun nahiari bidea irekiz, artearen indarrean eta balioan jarriko du filmak azpimarra. ‘Paradisura’ bidean, Juliak bere koadernoan margotutako pinturek ezarriko dute denboraren joana, eta irudiotan egongo da kondentsatuta exiliatuen herrimina, gosea, biolentzia, desesperazioa, esperantza. Belaunaldiz belaunaldi transmititu eta aldarrikatu beharreko oroimenaren gordailua dira.

Gurean ere bizi izan zutenaren ispilua aurkituko duzue WINNIPEG, ITXAROPENAREN ONTZIA lanean, jakingo duzuenez, Euskal Herriko haurrak Belgikara bidali baitzituzten familia askok, gerratik urrun. Badago ikuspegi frankistatik gaia jorratzen duen film ezagun bat –El otro árbol de Guernica (Pedro Lazaga, 1969)-, memoria historikoaren esparrutik baino diskurtso aldetik aztertzeko interesgarriago litzatekeena; Beitia eta Quirogaren animaziozko proposamenak, aldiz, ikusmira unibertsalagoa du. Lan honek zubi-lana egingo du XXI. mendeko gizartearekin eta orainaldiko Winnipeg ontziekin, hau da, egungo gerretatik ihesi doazen herritarrak erreskatatu eta laguntza eskaintzen dutenekin. Elkartasun keinu bat da WINNIPEG, ITXAROPENAREN ONTZIA filma, gizatasunaren aldeko oihu ozen bat. Zinema eta animazioa tresna indartsu bilakatu dituzte zuzendariek, iraganeko zauriak gogorarazteko ez ezik, gaur egun oraindik itsasoan babes bila dabiltzanen errealitateari aurrez aurre begiratzeko.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1‘Gerra Zibila Euskadin’ saioa, Euskadiko Filmategian010.4218-05-2026
2Estreinaldiak: UZTAILAK 10012.3709-07-2026
3MAREN ZUBELDIA: “Gorputz eta identitate ez bitarrek benetan tokirik duten ikusi nahi izan dugu”08.6609-03-2026
4LUR OLAIZOLA LIZARRALDE: “Hona datozenek zinema aretoa beraiena dela sentitzea gustatuko litzaidake”012.6530-06-2026
5AZKEN EGUNAK | Ikusmira Berriak programaren 13. deialdia011.9818-08-2026
6Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak argitu ditu Zinemaldiak011.7530-07-2026
7‘LAS CORRIENTES’: Aberatsek ere badakite negarraz011.5115-07-2026
8OLATZ OVEJERO ALFONSO: “Emakumeen sarea ezinbestekoa izan da ikerketan”08.2230-03-2026
9‘THE ODYSSEY’: Hitzen lurraldera bueltatu beharrekoa011.5429-07-2026
10‘CORREDORA’: Buru osasunaren kaiola011.2403-06-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 11.59. Источник: www.zinea.eus.