Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Atzera ere Irañeta eta Uharte arteko argindar linea berritzeko baimena eman dute

Дата публикации: 24-03-2026 10:15:46

Aurretik emandako baimena iraungi ondoren berria eman du foru administrazioak. Mantentze lanak izanen dira. Lineari eusten dioten posteak gutxiago izanen dira lanak despeditzean.

Основное содержимое страницы с новостью.

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresak Irañeta eta Uharte Arakil arteko argindar linean berritzeko baimena eskatu zion Nafarroako Gobernuari. Foru administrazioaren baiezkoa jaso zuen eta lanak bi urtetan egiteko epea eman zion. Denbora tarte horretan lanak egin ez zituenez, enpresak atzera ere baimena eskaera egin du. Eta Nafarroako Gobernuak proiektua egiteko oniritzia eman du. Enpresak hiru urteko epea izanen ditu lanak egiteko. 

Proiektua Altsasu-Urdiain 1 izeneko zirkuitu bakarreko 30 kV-eko aireko lineari eragiten dio, zehazki Irañeta eta Uharte Arakil arteko tarteari. Lau lan aurreikusi dituzte. Batetik, 1.048 metroko luzerako erdi tentsioko aireko linea berria instalatuko da 1.322. eta 1339. euskarrien artean, fase bakoitzeko eroale bat (47-AL1/8ST1A) duen zirkuitu batek osatua. Bestetik, 84 metroko luzerako erdi tentsioko aireko linea berria instalatuko da 1.103. eta 1105. euskarrien artean, fase bakoitzeko bi eroale (47-AL1/8ST1A) dituen zirkuitu batek osatua. Lan horietaz aparte, hormigoi bridatuko hamabost euskarri kendu (1104., 1325., 1326., 1327., 1328., 1329., 1330., 1331., 1332., 1333., 1334., 1335., 1336., 1337. eta 1338) eta saretazko bederatzi euskarri jarriko dituzte. Azkenik, LA-56 eroaledun aireko linearen 1.132 metro desmuntatuko dituzte, 1322 eta 1339 euskarrien artean eta 1103 eta 1104 euskarrien artean.

Nafarroako Aldizkari Ofizialaren martxoaren 17ko zenbakian proiektuari buruzko dokumentazioa argitaratu zen eta jakinarazi zen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Lan horiek egiteko zortzi lursail ikutuko dituzte, hiru Irañetan eta bost Uharte Arakilen. Haietan bederatzi euskarri berriak jarriko dituzte. Espedientea jendaurrean jarriko da.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Aralarko Elkartearen egun loteak eska daitezke0525-03-2026
2Irañetako Udalak bi hiri partzela saldu nahi ditu0520-05-2026
3Ehiza barrutia sortzeko proiektua Arakilen eta Irañetan0529-04-2026
4Nafar Ateneokoek Maria Ana Sanz Huarteren berri izan zuten0520-05-2026
5Euskarazko arreta bermatuko du Oiongo Udalak0530-06-2026
6Urte osoan zehar euskaraz5712-06-2026
7Ozen entzun dira euskararen aldeko taupadak Amurrion5714-06-2026
8Aralarko Elkarteak baso aprobetxamendua saldu nahi du0526-02-2026
9Aurten inbertsio gutxiago eginen ditu Irañetako Udalak0511-06-2026
10Xabier Agirre: "Benetako ultraeskuindarrak, hedabideetan, epaitegietan, polizian eta ejerzitoan daude"0521-11-2023

Классификация: Международные. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 5. Источник: www.guaixe.eus.