Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Nafar Ateneokoek Maria Ana Sanz Huarteren berri izan zuten

Дата публикации: 20-05-2026 09:14:34

Haren ibilbidea ezagutzeko txangoa egin zuten bere sorterrian, Irañetan. 

Основное содержимое страницы с новостью.

Nafarroako Ateneoak Historiadun Nafarrak zikloa du. Haren bidez, Nafarroako emakume eta gizon ospetsuak ezagutarazi nahi dituzte. Eta Maria Ana Sanz Huarteren txanda izan zen larunbatean, maiatzaren 16an. Horretarako, Nafar Ateneoa antolatutako txango batean hainbat pertsona Irañetara etorri ziren. Sanz Hezkuntzan berrikuntzak sartzen aitzindaria izan zen. Gainera, neska-mutilen eta emakumezkoen eskubideak defendatu zituen. Horretaz guztiaz aparte, 1934an sortutako Nafar Ateneoko patronatuko kidea ere izan zen. 

Irañetara etorritako ateneoko kideek Sanzen bizitzaren inguruan prest dagoen erakusketara bisita gidatua egin zuten. Omenduaren berri Floren Beraza Gastesik eman zien. Ondoren Iñaki Villanueva Ortegak egindako eskultura bisitatu zuten. Iñaki Arangoa Zia alkateak herrian barna gidatu zituen bisitariak. Jaso zituzten azalpenen artean zeuden, esaterako: Sanzen sortetxea zein zen, duela ehun urte eroritako frontoiko ezker paretak eragindako tragedia edo herriko zenbait etxeetako ateetan dauden ideogramak erakutsi zizkien, etxe jabearen jarduna adierazten duten irudiak dira. Herrian barnako bueltaren ondoren, bazkari eder batekin despeditu zuten bisita. 

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Irañetako Udalak bi hiri partzela saldu nahi ditu0520-05-2026
2Askatasunean hazi, hezi eta bizitzeko gakoak ikastaro batean0526-02-2019
3'Mendiak eta elikadura' hitzaldia antolatu du Anaitasuna mendi bazkunak0520-05-2026
4Atzera ere Irañeta eta Uharte arteko argindar linea berritzeko baimena eman dute0524-03-2026
5Anne Alvarez, Uharte Izotz-hockey taldeko kidea0023-01-2018
6Urtarrilaren 26an Euskal Herriko Waterpolo Txapelketako finala Iruñean jokatuko da0517-01-2019
7Onintza Irureta: "Borroka feministaren eredu da Bizkaiko egoitzetako greba"0511-03-2019
8Urtebete bete du Baobab dantza eskolak0520-03-2019
9Ehiza barrutia sortzeko proiektua Arakilen eta Irañetan0529-04-2026
10Angel Erro: "Aurreiritziz betetako motxila daramagu"0512-11-2018

Классификация: Пресс-релизы. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 5. Источник: www.guaixe.eus.