Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Aralarko Elkartearen egun loteak eska daitezke

Дата публикации: 25-03-2026 10:07:55

Horretarako aukera dute Hiriberri Arakil, Ihabar, Irañeta, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Unanu, Dorrao, Lizarraga, Lizarragabengoa eta Etxarri Aranazko herritarrek. 

Основное содержимое страницы с новостью.

Aralarko Elkarteak kudeatzen duen menditik etxerako egur loteak ateratzeko aukera ematen du urtero. Aurten ere hala da. Egur loteren bat nahi duenak apirilaren 30era arteko epea du eskaera egiteko. Horretarako, info@lakuntza.eus posta elektronikoko helbidean egin behar du eskaera. Lote bakoitzak 20 euro balio ditu. Eskatzaileak apirilaren 30a baino lehen egin beharko du ordainketa izen-abienak eta herria kontzeptu gisa jarriz. Ordainketako dirua Caixaren ES6221005385792200022154 kontu korrontean sartu behar da. 

Aralarko Elkarteak gogorarazi duenez, "emandako egur loteak norberak erabiltzeko izango dira, eta zuzenean baliatu beharko dira. Debekatuta dago beste norbaiti ematea edo saltzea. Hala egiten duenak eman edo saldutakoaren balioaren halako bost ordaindu beharko ditu isun gisa".

Bestetik, gogorarazi duenez, "aprobetxamendua Aralarko zaindariak adierazitako jarraibideen arabera egin beharko da. Aralarko Elkartearen instalazioak edo itxiturak jatorrizko egoeran mantendu beharko dira, hondakinak esandako tokian bildu beharko dira, mendiari kalterik ez egiteko eta bideak, pistak edo pasabideak oztopatzeko". 

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Aralarko Elkarteak baso aprobetxamendua saldu nahi du0526-02-2026
2Ehiza barrutia sortzeko proiektua Arakilen eta Irañetan0529-04-2026
3XI. Sagardo txapelketa jokatuko da larunbatean Aizarnazabalen0515-07-2026
4Euskal abesti ezagunen bertsio koralak, Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko0517-01-2019
5Erdaraz esango dut, euskaraz ezin da0020-12-2017
6Irañetako Udalak bi hiri partzela saldu nahi ditu0520-05-2026
7EuskarAbentura, Beñat Garaio eta Areta Lorea0005-02-2018
8Atzera ere Irañeta eta Uharte arteko argindar linea berritzeko baimena eman dute0524-03-2026
9Argitalpen azokatik aritu gara zuzenean0521-11-2019
10Irrintzi Plaza 2022-01-250025-01-2022

Классификация: В стране. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 5. Источник: www.guaixe.eus.