Laguntzen menpe daude parkea berritzea, euri ura jasotzeko lanak, basokoak...
Irañetako Udalaren aurtengo aurrekontuan 396.100 euroko diru sarrerak eta 395.950 euroko gastuak daude. Sarrerak 116.000 euro gutxiago dira, "joan zen urtean baino inbertsio gutxiago egin behar baititugu", azaldu du Iñaki Arangoa Zia alkateak. Eskolak hartu zituen eraikina gizarte egoitza bihurtzeko lanak egin zituen udalak 2025ean: "berritutako eraikinean badago mugimendua. Kantaldia, erakusketa edo Nafar Ateneokoen bisita izan ditugu", nabarmendu du Arangoak. Udaletxeko teilatua berritzea izan zen joan zen urtean udalak egindako beste lanetako bat.
Herriko etxean bertan eta frontoiak LED argiak jarri dituzte ere. Horretarako Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza izan zuen udalak. Horretara 11.000 euro inguru bideratu zituen. "Argiteria publikoa hobetzeko lan gehiago egin nahi ditugu. Kale batzuetan sei farola jarri nahi ditugu. Udalaren kontura izanen da eta sei edo zazpi mila euroko aurrekontua izanen du", esan du Arangoak. Errota ondoko zubia berritzeko 3.000 euro ordaindu dituela ere gogorarazi du.
Egitekoak
Nafarroako Gobernuaren Toki Inbertsio Planera dirulaguntza eskaera aurkeztu zuen Irañetako Udalak. Izan ere, frontoi aldean eta Sasartea kalean euri uren sarea berritzeko asmoa du. Horretara 85.570,55 bideratzeko asmoa zuen. Gobernuak irintarren eskaera erreserban utzi du, "beraz, hurrengo deialdian berriro aurkeztuko dugu eskaera", azaldu du alkateak.
Elkartearen eta pilotalekuaren ondoan dagoen haurrendako jolas parkea ere berritu nahiko luke udalak, eta "nola egin aztertzen ari gara", azaldu du alkateak. Bargan dagoen Basabeko etxean eguzki plakak aldatu nahi lituzke ere udalak. Eta dirulaguntza zain dago mendia garbitu eta, ondoren, han azienda larratu ahal izateko. Aurten, hori bai, Irañetako Udalak herriaren gaztainadiaren zati bat garbitu eta itxiko du.
Enkantea
Irañetako Udalak Ardanzeta kalean dauden bi hiri lur partzela saldu nahi ditu. Bi partzeletan familia bakarreko etxebizitza bana eraiki daiteke. Partzelak saltzeko, Irañetako Udalak enkantea deitu du. Eskaintzak garagarrilaren 10era arte aurkez daitezke Uharte Arakilgo udaletxean, bulego ordutegian: astelehenetik ostiralera, 10:30etik 14:30era. Bi partzelen balioa 120.897,36 eurokoa da.
Enkantean aterako den aurreneko partzeletako lehenak 420 metro karratuko azalera du eta Ardantzeta kaleko 6. zenbakia izanen du han jasoko den etxebizitzak. Lursail horrengatik Irañetako Udalak 59.491,26 euro eskatzen ditu. Enkante bidez salduko den bigarren partzelak, berriz, 479,08 metro karratuko azalera du eta etxebizitzak kalean 2 zenbakia izanen du. Udalak 61.406,10 euro eskatzen ditu partzela horrengatik.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Irañetako Udalak bi hiri partzela saldu nahi ditu | 0 | 5 | 20-05-2026 |
| 2 | Emakumeen Etxetik zuzenean aritu gara | 0 | 5 | 17-10-2019 |
| 3 | Putzu parea igel jauzkaria laguntzeko | 0 | 1 | 05-06-2026 |
| 4 | Amaiur Feliu (Zaldi Zuria): “Festaren erdigunean egonda ere, giro lasaia eta atsegina eskaintzen dugu” | 5 | 6 | 13-07-2026 |
| 5 | "Zurrumurruen kontrako estrategia" gazte topaketak | 0 | 5 | 28-09-2017 |
| 6 | Atzera ere Irañeta eta Uharte arteko argindar linea berritzeko baimena eman dute | 0 | 5 | 24-03-2026 |
| 7 | "Hiru clown oso clown dauzkate; zenbaki oso onak, kalidade oso handia dago" | 6 | 7 | 30-06-2026 |
| 8 | Иран ударил по электростанции и объекту опреснения воды в Кувейте и по крупнейшей газовой компании Ирака | -2 | 7 | 17-07-2026 |
| 9 | Производство автомобилей Aurus возглавил Адиль Ширинов из УАЗ | 0 | 0 | 10-06-2019 |
| 10 | В пятиэтажке на Урале произошел хлопок газа | 0 | 0 | 24-01-2020 |