Zabaletak Dariorekin osatuko du bikoa, eta Ezkurdia-Martijak kanporaketa jokatu beharko dute.
Uda bukaerara iristen ari denaren erakusle, udako azken torneoa aurkeztu zuten irailaren 1ean Logroñoko Caja Rioja fundazioan: San Mateo Pilota Feria. Irailaren 18an hasi eta irailaren 27an despedituko da, eta azkenaldian bezala, bi mailatan jokatuko da: A Seriean eta B seriean. Irailaren 26an Urzante Olioa desafioa jokatuko da.
A Seriean, A multzoko bikoteak Jaka-Mariezkurrena eta Zabala-Rezusta dira; Artola-Albisuk eta Larrazabal-Iztuetak irailaren 18an Adarragan jokatuko duten kanporaketatik aterako da hirugarren bikotea. B multzoan, aldiz, Laso-Landa eta Dario-Zabaleta dira konfirmatuta dauden bi bikoak. Ezkurdia-Martijak eta Altuna-Bikuñak irailaren 19an Adarragan jokatuko duten kanporaketatik aterako da hirugarren bikotea. Altuna kanporaketetan kokatzeak hautsak astindu ditu.
B Seriea
B seriean, A multzoko bikoteak Peña-Salaverri, Elordi-Eskuza eta Zubizarreta-Aranguren eta Amiano-Eskirozen kanporaketaren irabazlea izango dira. B multzokoak, Senar-Imaz, Peio-Etxeberria-Loza eta Salaberria-Gaskueren eta Murua-Gabirondoren arteko garaileak.
Sarrerak salgai daude Entradasfronton webgunean.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Ezkurdiak eta Martijak irabaziz ekin diote San Mateo Torneoari | 0 | 8.71 | 22-09-2026 |
| 2 | Zabaletak eta Dariok agur esan diote San Mateoei | 0 | 9.22 | 24-09-2026 |
| 3 | Ezkurdia-Albisu, Masterseko finalerdietara | 0 | 30.81 | 14-09-2026 |
| 4 | Zierbena y Urdaibai doblan la apuesta en Pasaia y Getaria | 0 | 8.1 | 13-08-2026 |
| 5 | Argote eta Bereziartuak osatutako bikote oiartzuarrak pala finalerdiak jokatuko ditu | 0 | 10 | 18-05-2026 |
| 6 | Lasok eta Martijak Masterseko lehen puntua badute | 0 | 7.26 | 27-07-2026 |
| 7 | Darío deberá pasar por una previa para jugar el torneo San Fermín | 0 | 8.75 | 30-06-2026 |
| 8 | Anaitasunaren bi talde nagusiek etxean jokatuko dute asteburu honetan | 0 | 8.62 | 22-10-2026 |
| 9 | Ezkurdia y Zabala se disputan un puesto en las semifinales del Cuatro y medio de San Fermín | 0 | 6.94 | 27-06-2026 |
| 10 | Darío aspirará a ganar el Masters con Iztueta | 0 | 7.2 | 23-06-2026 |