Dario eta Zabaleta mendean hartu zituzten.
Logroñoko San Mateo Torneoko B multzoan Dario Gomez eta Jose Javier Zabaleta irailaren 21ean mustu ziren. Bikote honek espektatiba asko sortu ditu, buruz buruko txapeldun errioxarrak Logroñoko pilotazale guztiak alde dituelako eta Jose Javier Zabaleta atzean balore ziurra delako. Bikoteak aurretiazkoa gainditzetik zetorren Ezkurdia eta Martija zituen aurkari, eta nahiz eta faboritoak izan, Ezkurdia eta Martija izan ziren lehen puntua eskuratu zutenak.
Goraino betea zegoen Adarragan, Ezkurdiak eta Martijak erakutsi zuten elkarrekin asko batzen dutela. Joseba Ezkurdia izan zen onena: 11 tanto egin zituen, horietako bat sakez, eta lau pilota galdu zituen. Aldiz, Dariok soilik 4 tanto egin zituen. Errioxarra lesionatuta egon da, eta nahiz eta errodajean ongi aritu, ez zen betikoa izan. Atzeko koadroetan Martijak eta Zabaletak lehia estua izan zuten. Martijak akats bakarra egin zuen, eta Zabaletak bi.
Partida hasi eta berehala aurreratu ziren Ezkurdia eta Martija (3-8, 7-9). 7-9an zeudela, sei tantoko takadari esker nahikoa tarte atera zuten, eta, gutxika 22-rantz jo zuten, azkenean 15-22 irabazi eta San Mateotako lehen puntua eskuratuz.
Irailaren 23an Dariok eta Zabaletak Lasoren eta Landaren kontra jokatuko dute. Irabaztera behartuta daude, finalean sartzeko aukeraren bat nahi badute. Ezkurdiak eta Martijak Laso eta Landa irailaren 25ean izango dituzte aurkari.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Zabaletak eta Dariok agur esan diote San Mateoei | 0 | 9.22 | 24-09-2026 |
| 2 | Lasok eta Martijak Masterseko lehen puntua badute | 0 | 7.26 | 27-07-2026 |
| 3 | P. Etxeberriak eta Zabaletak ezin izan zuten San Fermin Trofeoa eskuratu | 0 | 8.62 | 15-07-2026 |
| 4 | Ezkurdiak eta Zabaletak ez diote Mastersari hasiera ona eman | 0 | 17.1 | 20-07-2026 |
| 5 | Udako azken torneorako prest | 0 | 16.67 | 02-09-2026 |
| 6 | Ezkurdia-Albisu, Masterseko finalerdietara | 0 | 30.81 | 14-09-2026 |
| 7 | Esperimentua, finalera! | 0 | 17.31 | 09-03-2026 |
| 8 | Elordi-Zabaletak ezin izan zuten Laso-Iztuetaren uda trabatu | 0 | 23.33 | 31-08-2026 |
| 9 | Arakilgo Eguna | 0 | 8.26 | 28-07-2026 |
| 10 | Aisialdian euskara kalera ateratzeko, Mintzalagun taldeen jarraipena bermatu gura dute | 0 | 11.72 | 22-10-2026 |