Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Zabaletak eta Dariok agur esan diote San Mateoei

Дата публикации: 24-09-2026 07:32:39

22-21 irabazi zieten Lasori eta Landari, baina lehen jardunaldia galdu zutenez, finalera sailkatzeko aukerarik gabe geratu dira.

Основное содержимое страницы с новостью.

San Mateotako ferian Dariok eta Zabaletak Laso eta Landa izan zituzten aurkari. Lehen jardunaldian Ezkurdiaren eta Martijaren kontra erori eta gero, Lasori eta Landari alde handiarekin irabaztea zen Darioren eta Zabaletaren aukera bakarra finalerako txartela lortzeko bidean.

Dario eta Zabaleta dena ematera atera ziren eta hasieran alde nabaria lortu zuten, (5-0 eta 6-14), baina Lasok eta Landak ongi eutsi zuten eta 15era berdintzea lortu zuten. Partida izugarri estuan, sentsazio onak izan zituzten lau pilotariek eta Landak ongi erantzun zuen atzeko koadroetan Zabaleta maisuaren aurrean. Azlenean, Zabaletak eta Dariok 22-21 irabazi zieten Lasori eta Landari, baina finaletik kanpo geratu dira Ezkurdia-Martijarekin galdu zutelako (15-22) eta Laso-Landaren kontrako garaipena oso alde txikiarekin lortu zutelako. 

Ezkurdiak eta Martijak Laso eta Landa izango dituzte aurkari irailaren 25ean Adarragan, eta partida horretatik aterako da finalerako B adarreko finalista. Ezkurdiak eta Martijak garaipenarekin finalerako txartela lortuko lukete. Lasok eta Landak, finalean egoteko, Ezkurdia eta Martija 4 tanto baino gehiagoko aldearekin irabazi beharko dituzte. Beraz, partida gogor baten atarian gaude.

A multzoan, gaur, irailak 24, erabakiko da finalerako lehen bikote finalista. Jaka-Mariezkurrena II.ak Larrazabal-Iztueta dituzte aurkari. Finalean egoteko Larrazabal-Iztuetak nahikoa dute 16 tanto egitea. Jaka-Mariezkurrenak, aldiz, garaipen sendoa beharko dute, hau da, Larrazabal-Iztueta 16 tanto baino gutxian uztea. 

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Ezkurdiak eta Martijak irabaziz ekin diote San Mateo Torneoari08.7122-09-2026
2P. Etxeberriak eta Zabaletak ezin izan zuten San Fermin Trofeoa eskuratu08.6215-07-2026
3Elordi-Zabaletak ezin izan zuten Laso-Iztuetaren uda trabatu023.3331-08-2026
4Lasok eta Martijak Masterseko lehen puntua badute07.2627-07-2026
5Esperimentua, finalera!017.3109-03-2026
6Udako azken torneorako prest016.6702-09-2026
7Etxeberria y Zabaleta se citan con Laso e Iztueta en la final de San Fermín07.8412-07-2026
8Tanto bakarrarengatik, eta polemika tarteko, Elordi eta Zabaleta finaletik kanpo07.4616-03-2026
9Argote eta Bereziartuak osatutako bikote oiartzuarrak pala finalerdiak jokatuko ditu01018-05-2026
10Lau t'erdiko Txapelketako partida jokatuko dute Elordik eta Muruak larunbatean Gurean014.5514-10-2026

Классификация: Спорт. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.22. Источник: www.guaixe.eus.