Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Anaitasunaren bi talde nagusiek etxean jokatuko dute asteburu honetan

Дата публикации: 22-10-2026 21:04:00

Gizonezkoek Ordizia izango dute aurkari larunbatean, Txerloian; emakumezkoek, berriz, Lakua A taldea hartuko dute igandean, San Juan futbol zelaian

Основное содержимое страницы с новостью.

Sara Utrera

22/10/2026 Actualizado a las 23:04h.

Anaitasunaren gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeek etxean jokatuko dituzte asteburu honetako partidak.

Ohorezko Erregional Mailako gizonezkoen taldeak larunbatean, hilak 24, jokatuko du Ordiziaren aurka, 17:00etan, Txerloian. Partida bat gutxiago jokatuta, Anaitasuna laugarren postuan dago sailkapenean, 12 punturekin. Ordizia, berriz, azkenaurreko postuan dago, bi punturekin.

Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak igandean, hilak 25, jokatuko du Lakua A talde gasteiztarraren aurka, 17:30ean, San Juan futbol zelaian. Bost jardunaldi jokatu ondoren, zazpigarren postuan dago Anaitasuna, zazpi punturekin. Aurkaria, aldiz, azkenaurreko postuan dago, hiru punturekin.

Garaipena eta porrota

Gizonezkoen taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Beasainen, seigarren jardunaldian Beasain Bren aurka. Orduan sailkapeneko liderra zen taldearen zelaian, 2-3 irabazi zuten azkoitiarrek.

Anaitasuna markagailuan aurreratu zen 37. minutuan, Aimar Guemberen erdiraketa Jakes Diazek errematatuta. Partida parekatua izan zen lehen zatian, eta etxekoek ere izan zituzten gol aukerak. Hala ere, azkoitiarrak gol bateko abantailarekin iritsi ziren atsedenaldira.

Newsletter

Bigarren zatia hasi eta berehala, 50. minutuan, Beasainek berdinketaren gola sartu zuen. Anaitasunak, ordea, erreakzio bikaina izan zuen, eta bi gol egin zituen ondoren. Lehenengoa, aurkariaren golaren bost minutura, Jakes Diazek sartu zuen; bigarrena, berriz, 64. minutuan iritsi zen, Ekai Suduperen eskutik, Carlos Juaristiren pase on baten ondoren. Suduperentzat, gainera, lehen taldearekin lortutako lehen gola izan zen.

Abantaila eskuratuta, talde azkoitiarrak defentsako lana lehenetsi zuen. Hala ere, Beasainek aldea murriztu zuen 83. minutuan, korner baten ondoren. Etxekoen bigarren golaren ostean ere, Anaitasunak sendo eutsi zion defentsari, eta hiru puntuak etxera ekartzea lortu zuen.

Emakumezkoen taldeak, aldiz, porrot gogorra jaso zuen Intxaurdiren aurka bosgarren jardunaldian. Azkoitiarrek 6-2 galdu zuten sailkapeneko bigarrenaren aurka.

Partida ezin hobeto hasi zuten Anaitasunako neskek, lehen minutuan bertan Leire Ucinen burukada bati esker aurrea hartu baitzuten markagailuan. Lehen 35 minutuetan, gainera, baloiaren jabetza izan zuten eta ondo mugitu zuten baloia. Baina 36. minututik aurrera, hiru gol jaso zituzten bata bestearen atzetik, erreakzionatzeko aukerarik gabe.

Atsedenaldiaren ostean, bigarren gola sartzeko aukerak izan zituzten azkoitiarrek, baina ez zituzten aprobetxatu. Aurkariak, berriz, bere aukerak baliatu zituen, eta 65. minutuan 5-1ekoa zen markagailua. Handik bost minutura, Ane Zulaikak aldea murriztu zuen, areaz kanpoko jaurtiketa bikain batekin. Golak itxaropenerako tartea ireki zuen, baina Intxaurdik berehala egin zuen seigarrena, behin betiko emaitza ezarriz.

Klubetik nabarmendu dutenez, «nahiz eta markagailuak gauza bat esan, neskek oso ondo eta jarrera onarekin jokatu zuten amaiera arte».

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Zierbena y Urdaibai doblan la apuesta en Pasaia y Getaria08.113-08-2026
2Udako programazio bereziko azken jarduerak, Astigarragako Gaztelekuan07.918-07-2026
3Lista la Aste Nagusia sin riojanos011.6329-07-2026
4Orio y Bermeo desafían al resto08.0431-07-2026
5Euskalduna, Roteta y Deusto lucharán en el Torneo Larramendi de fútbol08.3104-09-2026
6Adinekoei zuzendutako jarduerak ezagutarazteko ate irekien jardunaldia egingo dute Dantza eta Musika Eskolan011.410-10-2026
7Amaitu dituzte Eztalako berdeguneko lanak09.1527-07-2026
8Kale mozketak aste honetan, gaurtik hasita06.3527-07-2026
9Osoko bilkura gaur arratsaldean, udaletxean022.527-07-2026
10San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatzako kide ohiak elkartuko dira 2027ko San Telmo jaietarako07.3514-10-2026

Классификация: Спорт. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.62. Источник: www.diariovasco.com.