18:00etan izango da, Udalbatzar Aretoan. Bestalde, legealdiaren hiru laurdenak beteta, balantzea egin du Udalak.
Osoko bilkura egingo du Hernaniko Udalak gaur, 18:00etan. Ekaineko akta onartu, eta dekretuen berri emandakoan, Udalaren plan ekonomiko-finantzarioa indargabetzeko proposamena, Udal eraikin batzuen garbiketa zerbitzuaren kontratuaren esleipena, eta Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin hitzarmena mahaigaineratuko dira, eta mozioei ekingo zaie ondoren: EAJren eta PSE-EEren 'Betiere Ertzaintza eta Udaltzaingoaren defentsan' deritzona, eta Elkarrekin Podemosena, haur eta animaliekin errespetagarriak diren udal jaiak bultzatzeko mozioa.
Gobernu Planaren betetze- mailaren balantzea
Legealdiaren hiru laurdenak beteta, Gobernu Planaren betetze-mailaren balantzea egin du Udalak. Planean aurreikusitako 135 neurrien %89 «amaituta edo bideratuta» dagoela esan du Udal gobernuak. Etxebizitzaren arloan, Udalak nabarmendu ditu Hernani etxebizitza gune tentsionatu izendatu izana eta Florida auzoko garapena bidean dagoela. Kulturaren eta hirigintzaren arloan, Kultur ekipamendu berriaren ideia-lehiaketa amaitu da, eta Ezkiaga eta Izpizuaren «bulebarizazioaren» proiektua zein Lizeagako parkearen eta aparkalekuen berrantolaketa egingo da. Herri lanetako aurrerapenak nabarmendu ditu Udalak ere, hala nola, Osinaga eta Santa Barbarako bideak, kirolaren arloan rokodromo berria, eta Portu-Elizatxoko urbanizazioa, besteak beste. Trantsizio ekosozialaren eta burujabetzaren kasuan, Udal eraikinen autosufizientzia energetikorako lanei jarraipena eman zaie, eta Udalak Karabeleko lurrak erosi ditu Nekazaritza eskola garatzeko. Azkenik, bizi kalitatea hobetzeko gizarte politikak ere sendotu dira.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Plenoa gaur Erriberan, ohiko deialdian | 0 | 10.1 | 29-06-2026 |
| 2 | Herri batzarra, ostegunean Goizuetan | 0 | 8.76 | 03-08-2026 |
| 3 | Kale mozketak aste honetan, gaurtik hasita | 0 | 6.35 | 27-07-2026 |
| 4 | Latzen eta Eraldatzen taldeek joko dute larunbat honetan, herriko plazan | 0 | 5 | 17-07-2026 |
| 5 | Maiatzeko Plenoak gaur, Hernanin eta Astigarragan | 0 | 21.77 | 25-05-2026 |
| 6 | Bertso musikatuen saioa Bertso Asteari hasiera emateko | 0 | 5 | 08-07-2026 |
| 7 | Oriokok, urteko batzar orokorra ospatuko du astelehenean | 0 | 5 | 11-07-2026 |
| 8 | Udaletxeak teilatu berria du | 0 | 5 | 17-02-2026 |
| 9 | Asteazkenean egingo dute argazki rallyko sari banaketa ekitaldia | 0 | 5 | 21-06-2026 |
| 10 | Udako programazio bereziko azken jarduerak, Astigarragako Gaztelekuan | 0 | 7.9 | 18-07-2026 |