Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Maiatzeko Plenoak gaur, Hernanin eta Astigarragan

Дата публикации: 25-05-2026 22:00:00


Ohiko ordutegian izango dira biak, 18:00etan Hernanin eta 19:00etan Astigarragan; azkeneko hori, Erriberan.
 

Основное содержимое страницы с новостью.

Ohiko deialdian egingo dituzte maiatzeko Plenoak, gaur arratsaldean, Hernanin eta Astigarragan. Ordutegia ere ohikoa da, 18:00etan Hernanin eta 19:00etan Astigarragan; baina ezohikoa izango da tokia astigartarren kasuan: Erribera kulturguneko erakusketa aretoan egingo dute, udaletxeko areto nagusia obretan dagoelako.

Hernaniko Udalak 13 puntuko gai-ordena izango du lantzeko. Horien artean daude hainbat udal eraikinen garbiketa zerbitzuaren lizitazioa martxan jartzea, 2025eko kontu orokorraren onarpena, 2026ko aurrekontuan kreditu gehikuntzak egitea, edota Hernaniko Klima eta Energia Plan Integralari behin betiko onarpena ematea, besteak beste.

Astigarragako Udalaren kasuan, zortzi dira lantzeko gaiak; tartean, kale garbiketa zerbitzuaren kontratazio-espedientea onartzea, eta bi mozio: 2026ko Baxoaren azterketak euskeraz egitearen aldeko sostengu mozioa; eta DBH Orain plataformak aurkeztutakoa, Eusko Jaurlaritzari ikastetxearen obrak lehenbailehen hastea eskatuz. Hain juxtu, joan den ostiralean egin zuen argazki erraldoia plataformak, eskaera hori luzatzeko, Herri Eskolako patioan dozenaka herritar elkartuta.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Plenoa gaur Erriberan, ohiko deialdian010.129-06-2026
2Jardunaldi politikoak, bihar eta ostiralean021.502-06-2026
3XI. Sagardo txapelketa jokatuko da larunbatean Aizarnazabalen0515-07-2026
4«EH Bilduren demagogia gorabehera, Astigarragako DBH martxan da»020.4529-05-2026
5Oraindik plazak libre, emakumeentzako mendi orientazio ikastarorako023.8605-05-2026
6Osoko bilkura gaur arratsaldean, udaletxean022.527-07-2026
7Elkarretaratzea gaur Plaza Berrin, Iruñeko erailketa matxistagatik08.114-04-2026
8Euskarazko Wikipedian astronomiari lotutako gaiak hobetzeko zikloa, Iruñeko Planetarioan0516-10-2018
9PSE-EEk salatu du Osiñagako mugikortasun arazoa ez konpontzea023.2716-05-2026
10Tabernarientzat eraso matxisten prebentziorako saioa antolatu du Azpeitiko Udalak0509-07-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 21.77. Источник: kronika.eus.