Azaroaren 7an egingo dute samartindarren bazkaria, Joseba jatetxean, auzoarekin lotura duten herritar guztiei zuzenduta. Izena emateko epea urriaren 23ra egongo da zabalik
14/10/2026 Actualizado a las 21:49h.
San Martin auzoaren sorreraren 100. urteurrena ospatzeko, samartindarren arteko bazkaria antolatu dute auzoko bizilagunek. Azaroaren 7an egingo dute hitzordua, San Martin egunaren inguruan, Joseba jatetxean. Ekimenaren helburua auzoarekin lotura duten herritarrak elkartzea eta urte hauetan guztietan bizitako esperientziak elkarrekin partekatzea da.
Auzoaren sorreraren mendeurrenak garrantzi berezia du San Martingo bizilagunentzat. Antolatzaileen arabera, duela ehun urte, orduko Azkoitiko alkateak auzoaren sorrera bultzatu zuen, langileentzat etxebizitzen beharra zegoela ikusita. Ordutik hona, nortasun berezia garatu dute auzotarrek, eta harro agertu dira samartindarrak izateaz.
Bazkaria auzoarekin lotura duten pertsona guztiei zuzenduta dago: San Martinen bizi diren herritarrei, bertan jaio eta gaur egun beste nonbait bizi direnei, baita auzoan jaio ez arren gerora bertako egin direnei ere. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, samartindar sentitzen den edonor dago gonbidatuta.
Bazkarirako menuak 40 euro balioko ditu, eta izen-ematea eta ordainketa aurrez egin beharko dira. Horretarako, urriaren 13tik 23ra bitartean izango da aukera, Bitturiñe dendan edo Ardatz elkartean (Bañuetxien), arratsaldez.
Antolatzaileek auzoko eta auzoarekin lotura duten herritar guztiak parte hartzera animatu dituzte, San Martingo bizipenak giro onean gogoratu eta partekatzeko.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Asteazkenean Santa Klara eguna ospatzen dute Azken Portu eta Aritzbatalden | 0 | 10 | 11-08-2026 |
| 2 | Santa Marinako jaiak ospatzen ari dira Aramaioko Arriola eta Arexola auzoetan | 0 | 7.7 | 18-07-2026 |
| 3 | Jai girotik, kezkara: erasoen arrastoa utzi dute aurtengo sanmartinek | 0 | 13.99 | 16-07-2026 |
| 4 | II. Mus txapelketa egingo da ostiral honetan, uztailak 17, Koxka tabernan | 0 | 5 | 16-07-2026 |
| 5 | Gaba Baltza elkarrekin gozatzeko deia egin dute herriko hainbat eragilek | 0 | 9.3 | 19-10-2026 |
| 6 | Indarberrituta dator aurtengo Santio Eguneko 52. Sagardo Txapelketa | 0 | 5 | 17-07-2026 |
| 7 | Anaitasunaren bi talde nagusiek etxean jokatuko dute asteburu honetan | 0 | 8.62 | 22-10-2026 |
| 8 | Errekak garbitzera deitu dituzte debagoiendarrak zapaturako | 0 | 9.1 | 15-10-2026 |
| 9 | Aritzeta Abesbatzaren lehen emanaldia Agirreren eta Casalesen zuzendaritzapean | 0 | 8.15 | 17-07-2026 |
| 10 | PlazaBizi ekimena: Santa Barbara parkea "pizteko" jaia urriaren 23an, urte osoan itzungi ez dadin | 0 | 13.47 | 21-10-2026 |