Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Aritzeta Abesbatzaren lehen emanaldia Agirreren eta Casalesen zuzendaritzapean

Дата публикации: 17-07-2026 07:30:00

Urtero legez, Santa Marina eguneko hitzorduari ez dio hutsik egingo Aritzeta Abesbatzak. Bihar, uztailak 18, zapatua, urteko emanaldi berezienetako bat egingo du Bergarako Santa Marina ermitan. Kontzertua 19:45ean hasiko da, meza ostean, eta aurten badu berezitasun nabarmen bat: Larraitz Agirreren lehen emanaldia izango da abesbatzako zuzendari.

Основное содержимое страницы с новостью.

Agirre urtarrilean hasi zen zuzendaritza lanetan, Raul Casalesekin batera, eta bihar izango du aurrean lehen erronka handia. "Urduri samar nago, konpromiso eta ardura handia delako. Nire lehenengo kontzertua da zuzendari moduan", aitortu du.

Zuzendaritza aldaketa Imanol Urzelaik eman zuen pausoa dela-eta etorri da. Urte luzez Aritzeta gidatu ostean, etapa amaitutzat eman nahi zuela adierazi zien abesbatzako arduradunei, eta orduan abiatu zuten ordezkoa lotzeko prozesua. "Hasieran, hainbat aukera zeuden. Pentsatu zen kanpotik profesional bat ekartzea edo barruko norbaitek hartzea ardura. Azkenean, Rauli eta bioi egin ziguten proposamena, eta aurrera egitea erabaki genuen", azaldu du Agirrek.

Ez dira etxera iritsi berriak. Agirrek berak 25 urte inguru daramatza Aritzetan kantuan, eta Casalesek, 15 urte baino gehiago. Horrek, Agirreren esanetan, lagundu egin du trantsizioa samurragoa izaten: "Beldurrik handiena zen jendeak aldaketa zelan hartuko zuen. Halakoetan gerta liteke jendea pixka bat ixtea edo alde egitea. Baina kontrakoa gertatu da. Oso ondo erantzun dute denek, eta, gainera, jende berria ere etorri da. Ez dugu galdu; irabazi egin dugu".

Familia giroko taldea

Gaur egun, 30 bat lagunek osatzen dute Aritzeta Abesbatza. Belaunaldi askotariko kideak elkartzen dira bertan: gazteenak 22 urte ditu eta nagusienak, 70 urte inguru. Agirreren ustez, hori da taldearen indarguneetako bat. Urte luzeetan sortu den giroak ere asko laguntzen duela dio: "Aritzeta beti izan da familia bat. Nik sentitu dudan konfiantza hori oso garrantzitsua izan da pausoa emateko. Gure erronka da orain arte egin denari jarraipena ematea eta jendeak esatea gustura dagoela eta aurrera egin nahi duela".

Denetik izango duen emanaldia

Biharko kontzerturako programa zabala prestatu dute. Charles Villiers Stanforden Heraclitus, Javier Bustoren Esta tierra, Aita Donostiaren Bili bili bonbolo, Xabier Sarasolaren Mendi-goietan, F. Sorhaitzen Amatxo eta Miguel Matamorosen Juramento interpretatuko dituzte. "Pixka bat denetik egongo da. Euskal konpositoreen abesti ezagunak egongo dira, zati erlijiosoago bat ere bai, eta sorpresatxoren bat ere badugu", aurreratu du zuzendariak.

Lehen hilabeteak, "positiboak"

Sei hilabete inguru daramatzate zuzendaritza berrian, eta momentuz balorazioa "ona" dela dio Agirrek: "Gure lehenengo proiektua zelan moldatzen ginen ikustea zen. Lehenengo helburua konektatzea zen, ikustea zelan funtzionatzen genuen elkarrekin, eta, oraingoz, ondo goaz".

Ikasturte amaierako hitzordua

Santa Marinako emanaldia ikasturte amaierako kontzertua da Aritzetarentzat. Kontzertuaren biharamunean bertan beste hitzordu bat izango dute, Bergaran egingo den Alkateen Mugimenduaren ekitaldian parte hartuko baitute, baina, ondoren, oporrak hartuko dituzte. Horregatik, dei egin die herritarrei bihar Santa Marinara joan daitezen: "Entzuleek betiko Aritzeta aurkituko dute. Urte hauetan guztietan egin dugun bidetik joango gara: euskal konpositoreen lanak, kanpoko obrak eta ezagunagoa den piezaren bat".

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Jai giro aparta Narrondon0513-07-2026
2Uztailak 14tik aurrera izena eman daiteke XXVIII. Marmitako Lehiaketan0513-07-2026
3Abian dago Arrasateko 2027ko egutegia osatzeko argazki lehiaketa07.221-07-2026
4San Ferminetik Andra Mari Zurira08.2616-07-2026
5Metropoli Forala 2018-12-140514-12-2018
6Sabino Arana fundazioko historialari Iñaki Goioganak hitzaldia emango du ostegunean Basazabalen0513-07-2026
7Zabaleta, sanferminetako lehian sartzeko prest08.9209-07-2026
8Euskararen legea: 30 urte eta 5 iritzi 0515-12-2016
9Agirietako ur-jauzia ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute0511-07-2026

Классификация: Информация. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 8.15. Источник: goiena.eus.