Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Julen Alonso eta Oinkari Dantza Taldearen ikuskizuna Orioko Karela Kiroldegian

Дата публикации: 22-10-2026 15:23:01

Ostiral honetan, arratsaldeko 19:00etan, euskal musika eta dantza uztartzen dituen 'Harira' lana aurkeztuko dute

Основное содержимое страницы с новостью.

Antxon Etxeberria

22/10/2026 Actualizado a las 17:23h.

Julen Alonso trikitilari oriotarrak eta Oinkari Dantza Taldeak 'Haria' ikuskizuna eskainiko dute ostiral arratsalde honetan Orion. Euskal musika eta dantza uztartzen ditun emanaldia Karela kiroldegian izango da, 19:00etan hasita.

'Haria' ikuskizuna Julen Alonso musikariak eta Villabonako Oinkari Dantza Taldeak sortu dute elkarlanean. Euskal tradizioa eta eguneroko bizitza ditu oinarri, emozio eta sentimendu ezberdinetatik bidaiatzen duen bitartean. Musikari oriotarra izango da protagonista, trikitixan, ahotsean eta pianoan, eta berarekin batera arituko dira taula gainean perkusioan Iker Telleria, baxuan Amaiur Cajaraville, gitarran Gorka Urra, panderoa eta ahotsean Uxue Kerejeta, teklatuan Beñat Armentia eta Oinkari Dantza Taldeko dantzariak.

Julen Alonso gaztetatik egon da trikitiaren munduari lotua. Urte luzez trikitixa txapelketatan parte hartu ondoren, bere musika garatzen hasi zen, hainbat lan eta ikuskizun eginez.

Ostiral arratsaldean zuzenenean entzuteko aukera, Orioko udalak Udazkeneko programazioaren barruan antolatutako ekitaldian. Sarrerak, Karelako leihatilan erosi daitezke, 10 eurotan.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Julen Alonso eta Oinkari dantza taldearen ikuskizuna, Aiako Probalekuan0516-07-2026
2Ostiral eta larunbatean ospatuko dute haurrak Alkate Txiki Eguna06.2721-10-2026
3'Hamelingo Txirularia' ikuskizun musikalaz gozatzeko aukera, larunbat honetan, Baztartxon09.1516-10-2026
4Adin oroko dantzariek hartuko dute herria012.4918-05-2026
5'Ipuinetatik jabekuntzarantz' ipuin kontaketa saioa, ostegunean Itziar Saenz de Ojerekin01023-09-2026
6Izazpe abesbatza, Arantxa Rodriguez, Sara Zufiaurre eta Gabriel Mesadoren kontzertua0512-06-2026
7Folk doinuak entzungo dira gaur San Lorentzon09.2722-07-2026
8Bertso musikatuen saioa Bertso Asteari hasiera emateko0508-07-2026
9Argimalutak taldearen 'Txondor plaza' kale antzerkia izango da bihar Odietan07.3505-09-2026
10Hiru eguneko egitarauarekin ospatuko du Kulturazek 15. urteurrena014.5522-10-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.4. Источник: www.diariovasco.com.