Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Folk doinuak entzungo dira gaur San Lorentzon

Дата публикации: 22-07-2026 07:46:50

Ermitaren aurrealdean joko du Besaide Folk taldeak, 19:00etan. Udako kultur eskaintza jasotzen duen Kalean egitarauaren barruan datorren kontzertua izango da.

Основное содержимое страницы с новостью.

Folk doinuak entzungo dira datorren eguazten iluntzean San Lorentzoko ermitaren ondoan egingo den kontzertuan. Hantxe izango da Kalean egitarauaren hurrengo kontzertua, eta aurrekoetatik ezberdinak diren doinuak eramango ditu hara Besaide Folk taldeak.

Kanta ezagunak tartean

Besaide Folk taldean hiru kide dira, bakoitza lurralde batekoa, gipuzkoarra bat, bizkaitarra bestea eta arabarra hirugarrena, eta hiru lurraldeek bat egiten duten mendiaren izena hartu dute, euren proiektuan ere bat egiten dutelako hirurek. "Taldean sortzen ditugu piezak, bai. Bakoitzak bere ekarpena egiten dio, eta, modu horretara, kantu guztiek gutako bakoitzaren zatitxo bat daukate", dio Teresa Jariño taldekideak.

Euskal Herriko folklore musikaren antzinako erritmoak, doinuak, kantuak eta koplak hartu, eta berrinterpretatu egiten dituzte. "Horregatik, kantu batzuk ezagunak egiten zaizkie entzuleei, baina saiatzen gara aspaldiko eta hain ezagunak ez diren koplak eta kantuak hartzen, gero gurera ekartzeko". Euskalduna ez ezik, beste lurralde batzuetako musika ere badela euren iturri aitortu du Jariñok: "Ekialde Hurbilekoa, adibidez, asko entzuten dugu. Edo Greziakoa. Egun, Internetekin, ez dago distantzia luzerik edo mugarik, eta erraza da toki askotako musika entzutea".

Instrumentu asko

Hiru laguneko taldea izan arren, euren emanaldietan ez dira hiru instrumentu bakarrik entzuten eta ikusten; emanaldia egiten ari diren bitartean, musikariek nola instrumentu bat utzi eta beste bat hartzen duten ikusten du publikoak, "sonoritate ezberdinak bilatu nahian", Jariñoren esanetan. "Ez dakit esaten, zehazki, zenbat instrumentu jotzen ditugun kontzertu batean, baina asko, bai. Aritz Mugartegik, esaterako, bouzoukia, arrabita, ttun ttuna, saza eta perkusioak; Gorka Bravok, zarrabetea, gaita eta panderoa; eta nik, alboka, klarinetea eta klarinete baxua. Abestu, berriz, Aritzek eta biok abesten dugu".

Lau lagun Oñatikoan

Hernanin 2023an egin zen alboka topaketan jo zituen taldeak lehen kantak jendaurrean. "Topaketa hartan bazegoen "mikro irekiaren" aukera, nahi zuenak nahi zuena jotzeko. Ausartu ginen, eta han izandako harrera onak taldea osatu eta kanta gehiago sortzera animatu gintuen". 2023an sortu zen entsegu orokorrak Gasteizen egiten dituen taldea. 2024an argitaratu zuen orain arteko disko bakarra: Hirusta, bederatzi abestiz osatutako lana. "Oñatiko kontzertuan kantu horiek joko ditugu, bai, baina ez horiek bakarrik. Pieza ezagunak izango dira batzuk, eta ezezagunak beste batzuk, eta belarri irekiarekin joateko gomendioa egin nahi diegu entzuleei". Eurez gain, Manu Gaigne ere etorriko da perkusioak jotzera.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Bergarako Musika Bandaren kalejira eta kontzertua, Antzuolako kaleak musikaz betetzeko05.7818-07-2026
2Bea Asurmendi: "Neure buruari egindako oparia izan zen diskoarekin jende asko hunkitu da"01017-07-2026
3Bertso musikatuen saioa Bertso Asteari hasiera emateko0508-07-2026
4Latzen eta Eraldatzen taldeek joko dute larunbat honetan, herriko plazan0517-07-2026
5Miniboy eta Berpiztuak zuzenean entzuteko aukera izango da gaur Komentuko lorategian06.9424-07-2026
6Etzakit taldearekin despedituko dira Gazteluko plazako sanferminetako kontzertuak0514-07-2026
7Euskal abesti ezagunen bertsio koralak, Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko0517-01-2019
8Musika, dantza eta giro ona nagusi izango dira Zubietako festetan6721-07-2026
9Korokoiak taldeak ikasturte amaierako festa egingo du hurrengo ostiralean gaztetxean0519-06-2026
10Salgai daude uztailaren 3an Gaztetxean egingo diren kontzertuetarako sarrerak0524-06-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.27. Источник: goiena.eus.