Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Hiru eguneko egitarauarekin ospatuko du Kulturazek 15. urteurrena

Дата публикации: 22-10-2026 08:52:57

Ostiraletik igandera bitartean kontzertuak eta sormenaren inguruko jardunaldia izango dira Sanagustinen, Dinamoan edo Soreasun

Основное содержимое страницы с новостью.

Eli Aizpuru

Azpeitia

22/10/2026 Actualizado a las 10:52h.

Urteurren borobila bete du aurten Kulturaz Kooperatibak. 15 urte bete dira herrian kultura sortzeko, zabaltzeko eta gozatzeko egindako lehen ahaleginetik. Urte hauetan guztietan ehunka talde, sortzaile, kultur zale edo esperimentatzaile eta zaletu pasa dira herriko areto desberdinetatik. Kultura bizitzen jarraitzeko, beste hainbat urte aurrera egiteko baina, era berean, emandako pausoak eskertzeko eta kultura zabaltzeko ahaleginetan jarraitzeko, egitarau berezia prestatu dute.

Urteurrena ospatzeko, herriko kultur taldeak zein Euskal Herriko sortzaileak bilduko dituzte urriaren 23tik 25era bitartean Sanagustin kulturgunean, Dinamoa sormen gunean eta Soreasu Antzokian. «Egun hauek probestu nahi ditugu urteotan guztietan Kulturaz Kultur Kooperatibaren komunitatea osatu duten pertsona zein talde guztiei eskerrak emateko», azaldu dute Kulturaz Kooperatibatik.

Honela, gaur, ostirala, Azpeitiko kultur taldeen festa izango da Sanagustin kulturgunean, herriko sortzaile ezberdinek bat egingo dute ospakizun berezi batean.

Larunbatean, berriz, hausnartzeko tartea hartuko dute, sorkuntza kolektiboari buruz arituko dira 'Hil da Jenioa' jardunaldietan.

Egitarauarekin amaitzeko, igandean, Ibil Bedi taldearen pase irekia izango da Soreasu Antzokian, bira berriari begira egin duten egonaldiaren emaitza erakutsiko dute entsegu ireki batean.

Kultur taldeak, motor

15 urte hauetan herriko kultur taldeak izan dira kooperatibaren motor nagusia. Topaketa honen helburua herriko kultur sarea elkartzea eta elkarrekin kulturaz gozatzea izango da, 15 urte hauetako lana nabarmenduz. 19:00etan hasita, hainbat taldek elkarlanean prestatutako emanaldia eskainiko dute Sanagustin kulturgunean: Udal Musika Banda, Luix Beltza dantza eskola, Itsasi kultur taldea, Julian Barrenetxea abesbatza, KBeat taldeko abeslariak, Trikigiro kultur elkartea, Erniarraitz bertsozale elkartea, Juan Antxieta Musika Eskola, Metal Boskotea eta Arte eta Diseinu Eskolako ikasleak. Oholtzaz kanpo ere, Azpeitiko hainbat kultur talde izango dira emanaldia ikusten.Sarrera doakoa da.

Newsletter

Sorkuntza kolektiboaren inguruko jardunaldiak hartuko du erreleboa larunbatean.

Hausnarketarako tartea

'Hil da jenioa' izenburupean, hausnarketarako tartea izango da Dinamoa sormen gunean, 10:00etatik 14:00etara.

Erika Olaizola eta Xanti Agirrezabala aktore eta sortzaileek aurkeztuko eta gidatuko dute saioa, eta solasaldiek eta performanceek osatuko dute egitaraua. Mokadu bat egiteko tartea ere hartuko dute. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute Kulturazen webgunean, doan.

Ondutakoa, herriari

Ospakizunekin amaitzeko, igandean, Soreasuk hartuko du protagonismoa.

Kulturaz kooperatibak urte hauetan guztietan sormenerako aukerak eskura ipini dizkie artista ugariri, bekez gainera euren sormena lantzeko espazioa eskainiz. Horietako bat da Ibil Bedi taldea.

Disko berriaren oholtzaratzea prestatzera heldu zen Azpeitira talde nafarra, eta, Soreasu Antzokian egindako sormen egonaldian bi asteburu pasa ondotik, herriari nahi diote eskaini prestatutakoa. Beraz, 15 urte hauek ospatzeko, kontzertua emango dute. «Kontzertua baino gehiago kontzertu saiakera izango da, entsegu irekia, simulakroa. Gustura asko jasoko dituzte ikusleen iruzkin, kritika eta iritziak bueltan», aurerratu dute Kulturazeko kideek. 12:30ean hasiko da kontzertu saiakera Soreasu Antzokian. Sarrerak Kulturazen webgunean eskura daitezke, 5 euroren truke.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Ostiral eta larunbatean ospatuko dute haurrak Alkate Txiki Eguna06.2721-10-2026
2Urolako trenak protagonismo berezia izango du ostiral honetan hasiko den 'Udako Musika Printzak' zikloan0509-07-2026
3Amoranteren kontzertua, ostegunean, Arrasateko gaztetxean014.6520-10-2026
4Gurutze Santxo, otsailaren 13tik 15erako programazioa0012-02-2018
5Haurdunaldiko, Jaiotza-inguruko eta Jaioberritako Doluaren Nazioarteko Eguna016.6715-10-2026
6Julen Alonso eta Oinkari Dantza Taldearen ikuskizuna Orioko Karela Kiroldegian08.422-10-2026
7Hofe, Jarfaiter, Mirua eta Silitia gaurko kontzertuen artean0513-07-2026
8Bergarako Musika Bandaren kalejira eta kontzertua, Antzuolako kaleak musikaz betetzeko05.7818-07-2026
9Baionako Bestak Uztailaren 15etik 19ra : eguerdiko giroa San Andres plazatik2615-07-2026
10Prebentzioan eta kalteen konponketan oinarritutako garbiketa ordenantza berria Arrasaten08.9621-10-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 14.55. Источник: www.diariovasco.com.