Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

'Dakigun hori', arnasa luzekoa den eta ipuinetan «kabitzen» ez zen literatura

Дата публикации: 07-10-2026 16:02:32

Sekta batean sartu den gazte baten ibilbidea jarraitzen du Garazi Arrulak lehen nobelan. Inguru afektiboak kontatzen du haren ibilbidea

Основное содержимое страницы с новостью.

Iñaki Izquierdo

07/10/2026 Actualizado a las 18:02h.

Garazi Arrulak 'Dakigun hori' (Txalaparta) izenburu duen eleberria aurtkeztu du, lehen nobela eta helduen literaturan hirugarren liburua dena 'Gu orduko hauek' eta 'Lurraz beste' ipuin-liburuen ondoren. «Nola bukatzen du gazte arrunt batek komunitate sektario batean?». Galdera horretatik tiraka sortu du Arrulak liburua. Hala ere, «galdera horri ez zaio erantzuten», aurreratu zuen asteazken honetan Donostian egindako aurkezpenean.

Nobela kronikatua bezala deskribatu zuen 'Dakigun hori' Iratxe Retolaza editoreak. Kazetaritzan erabiltzen diren teknikak badute lekua Arrularen lehen nobelan. Idazle nafarrak (Tafalla, 1987) testu bat irakurri zuen liburuaren norabidea azaltzeko: «Dakigun hori ez da dakigun guztia. Dakigun hori asko izan arren, beti izanen da gehiago ez dakiguna. Dakigun hori beti da partziala, mugatua, kamutsa. Batzuetan nahiago genuke ez jakin».

Idoia da liburuaren protagonista, «gazte arrunt bat», idazlearen esanetan. «Dakiguna ez zaigu zuzenean agertzen eta bere inguru afektiboak kontatzen digu bere ibilbidea, bere autuak, erabakiak, nahiak eta ezinak. Ahots asko biltzen dira», xehatu zuen.

Arrulak ibilbide oparoa du literaturan, baina 'Dakigun hori' pauso berria da. «Liburua irakurri duten pertsona batzuk zera esan didade: 'Garazi Arrularen bila doan irakurleak ez du aurkituko'. Arnasa luzeko literatura nahi nuen, ipuinetan kabitzen ez zitzaidana. Istorio honetan badago ulertzeko saiakera bat, epaitu gabe. Bilaketa bat da».

Argitaletxearen hitzetan, «bizi ibilbide baten peskizan jartzen gaitu 'Dakigun hori': Idoiaren bizi aztarnak metatzen ditu idazle batek, sortzen den unetik helduarora arte. Idoiak komunitate sektario bat hartu du euskarritzat, eta bai hautu hori, bai horrek haren inguruan sortu duen krakatekoa ulertu nahi du idazleak. Gaztearen sinesmen bideetan eta erabakietan barrena garamatza, aroz aro eta geruzaz geruza, irakurlea aztarnategi batean arakatzera jarrarazteraino. Erabakimenaz galdekatzen gaitu liburuak, baita bizi hautuen geruza afektibo, sozial, ideologiko eta are existentzialez ere».

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Aritz Galarragak 'Izan gizona' saiakera literarioa aurkeztu du08.9810-09-2026
2'Sasi arteko sugarrak' eta misterioaren su etengabea08.2612-07-2026
3Theodor Kallifatides, Premio de Literatura Euskadi de Plata por 'Una mujer a quien amar'07.0302-10-2026
4«Irakurketa-talde batean, aurreiritziak alde batera utzi, eta irakurtzeko modua zabaltzen da»011.1926-06-2026
5Zuzkidura bizitokien behin-betiko itxaron-zerrendak, ikusgai028.0221-09-2026
6La hondarribiarra Ane Zubeldia Magriñá gana el Miguel Hernández de Poesía Joven por 'kontra'05.6229-09-2026
7"Modu natural eta organikoan sortutako" taldearen estreinako diskoa09.3225-09-2026
8'Latinoamerikaren zain urratua' liburuaren aurkezpena liburutegian01015-09-2026
9105 argazkiren bidez erakutsi du Oñatiko ondarea Santi Mendiolak012.4124-09-2026
10Cuenta atrás para el Nobel de Literatura: Enrique Vila-Matas se cuela entre los favoritos al premio0705-10-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.1. Источник: www.diariovasco.com.