Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

105 argazkiren bidez erakutsi du Oñatiko ondarea Santi Mendiolak

Дата публикации: 24-09-2026 12:51:26

Oñatiko paisaiak, eraikinak, kaleak zein kultura ekitaldiak ikusten diren argazkien bilduma ba da Santi Mendiola argazkilari oñatiarrak kaleratu duen Oñati, nere begiradatik liburua.

Основное содержимое страницы с новостью.

Ez bat edo bi. Milaka argazki atera ditu honez gero Santi Mendiolak eta horietako batzuk, 105 zehazki, liburu batean jaso ditu. Oñatik erakusteko asko duela uste du Mendiolak, eta hori adierazi gura izan du aukeratu dituen argazkien bitartez.

Lan nekeza

Hamabi urterekin eskuratu zuen Santi Mendiolak lehen argazki kamera analogikoa eta bere kalkuluen arabera, 30.000 argazki baino gehiago gorde ditu ordutik. Horietatik 105 aukeratu ditu berak Oñati, nere begiradatik izeneko libururako. Ez da lan erraza izan aukeraketa hori egitea, eta agian horregatik, hasieran baztertu egin zuen familiarengandik jasotako ideia. "Eurek, familia artekoek, esan zidaten ea zergatik ez nintzen animatzen argazkiekin liburu bat ateratzen. Hasiera batean ezetz erantzun nien azkar, baina gero, denborarekin, ideiari bueltak eman eta kasu egitea erabaki nuen", azaldu du egileak eguaztenean zinema-aretoan jendaurrean egindako liburuaren aurkezpenean.

Oñatik erakusteko duena

Ekitaldira 50 bat herritar joan ziren eta haiei azaldu zien moduan, "Oñatiko ondarea biltzen duen argazki bilduma bat" da liburua, "Oñatik erakusteko asko" duela baieztatzeko: "Oñatik erakusteko duena jasotzea izan da nire helburua. Plazaratu gura izan ditut Oñatik dituen gauza asko: kaleak, monumentuak, natura, urtaroek eskaintzen dituzten paisaia ezberdinak edo kultura mailan dagoen aberastasuna, esaterako. Corpusak dira horren adibide, baina baita Aratusteak ere, batzuk aipatzearren. Uste dut ikuskizun handia, indartsua, prestatzen dutela Aratusteetan, hori kalean ikusten da, eta asko gustatzen zaidan bizipena da". Mendiolak gehitu duenez, "herriarendako eta herritarrendako" egina dago liburua.

Bat bakarrik analogikoa

Izar Mendiola Igartua ilobak lagundu dio proiektuarekin; berak lagundu dio argazkiekin, maketazioarekin eta inprentarekin.

Liburuak 2005etik hona ateratako argazki sorta bat jasotzen du. Baina 105 argazki horien artean, badago arauak hautsi eta zuri beltzean dagoen bat. Kamera analogikoarekin 1983an ateratako argazki bat, hain zuzen ere. "Kaio oinetako konpontzailea lanean agertzen den argazkia da hori. Bere tailerrera joan eta lanean ari zen bitartean argazkiak ateratzea proposatu nion. Arratsalde baten egon nintzen horretan, eta sorta horretako argazki bat da. Neuri, pertsonalki, asko gustatzen zaidan argazkia da eta liburuan egon behar zela uste nuen. Analogikoan dagoen bakarra da, beste denak digitalak dira".

Salgai liburu dendetan

Astean aurkeztutako Oñati, nere begiradatik liburua eros daiteke dagoeneko. Oraingoz, 150 ale atera dituzte eta Oñatiko liburu dendetan jarri dituzte salgai 30 eurotan.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Mitarte kalea, dantzariz betea010.6926-09-2026
2"Modu natural eta organikoan sortutako" taldearen estreinako diskoa09.3225-09-2026
3Ehunka eztarri bat eginda afaldu ostean abesteko09.2326-09-2026
4Beinke-Loramendi dantzak ikusmin handia piztu du Herriko Plazan010.8226-09-2026
5Margolariak Oñatiko kaleetan izango dira domekan010.4225-09-2026
6Txotxongiloak ez dira umeentzat bakarrik; horixe erakutsiko du Mostrak07.4325-09-2026
7Apustu ziurrak eta arriskatuak zuzeneko emanaldien kasinoan08.4624-09-2026
8Juan Telmo Barandiaranen margolan akrilikoak ikusgai daude Arkupen013.0624-09-2026
9Olasagasti: «Fue una gozada volver a casa y conseguir la primera victoria de esa manera»07.2303-09-2026
10 Santiago Mercé, el sabio de la hípica que escucha a su caballo 06.8526-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 12.41. Источник: goiena.eus.