Elías Querejeta Zine Eskolako Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza masterretako ikasleek erakusketaren artxiborako egindako ikerketa, katalogazio eta hautaketa prozesuak azalduko dituzte. Donostian kokatutako Kutxa Fundazioak antolatuta, ekainaz geroztik bisitagarri dago Harun Farocki efektua erakusketa, Kubo aretoan. Antje Ehmann eta Carles Guerra dira komisarioak, eta zortzi seriek osatuta dago; tartean dira material dokumentala, argazkiak, artistaren artxibo pertsonaletik
‘Harun Farocki efektua’ erakusketaren baitako solasaldia, irailaren 10ean bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
Elías Querejeta Zine Eskolako Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza masterretako ikasleek erakusketaren artxiborako egindako ikerketa, katalogazio eta hautaketa prozesuak azalduko dituzte.

Donostian kokatutako Kutxa Fundazioak antolatuta, ekainaz geroztik bisitagarri dago Harun Farocki efektua erakusketa, Kubo aretoan. Antje Ehmann eta Carles Guerra dira komisarioak, eta zortzi seriek osatuta dago; tartean dira material dokumentala, argazkiak, artistaren artxibo pertsonaletik ateratako argitalpenak nahiz bere ibilbidean zehar ekoitzitako filmak eta instalazioak.
Zinemagile, saiakeragile eta artista bisual alemaniarrak 70eko hamarkadan sortutako hainbat film militante eta 90eko hamarkadaz geroztik sortutako bideo-instalazioak ezagutzeko aukera irailaren 26ra arte dago. Bada, ateak itxi aurretik, hitzordu berezi bat prestatu dute. Irailaren 10ean, Elías Querejeta Zine Eskolako Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza masterretako ikasleek erakusketaren artxiborako egindako ikerketa, katalogazio eta hautaketa prozesuak azalduko dituzte.
Saioa Kutxa Fundazioaren Kubo aretoan bertan izango da, 18:30ean, gaztelaniaz. Sarrera doan da, baina interesatuek aurretik izena eman beharko dute ondoko estekan.
Erakusketaren nondik norakoak
Irudi operatiboari buruzko lanak hartu dituzte abiapuntutzat. Lehen Golkoko Gerraren ondorioz, zabal eta sakon ikertu zituen Farockik bideozaintza eta ikusizko gailuen bidez inplementatutako gerra-teknologiak. Hainbesteraino, non Farocki aitzindari izan zen irudiak makinen bidez ekoizten eta irakurtzen diren garai hau aurreikusten.
Harun Farocki erreferentziazko zinemagilea izan da XX. mendearen bigarren erdialdeko zinema kritikoan eta belaunaldi berriko museoen ezarpenean. Film-saiakeran zentratzen da haren lana. Hura baliatzen du Farockik ikertzeko nolako eragin ideologikoa, politikoa eta teknologikoa duten irudiek gaur egungo gizartean. Horretarako, erakunde horiek berek sortutako irudien azterketa egiteko du.
Erakusketaren baitan, hainbat film laburren emanaldia egiten ari dira astearte eta larunbatetan, bideo-gelan; 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo dira ikusgai. Aldiz, asteazken, ostegun, ostiral eta igandeetan Antje Ehmann eta Carles Guerra komisarioei elkarrizketak proiektatzen dituzte. Bestetik, larunbatetan bisita gidatuak daude (17:00etan euskaraz, 18:30ean gaztelaniaz).
Erakusketaren gida irakurri, hemen.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Nazioarteko 14 zinemagileren 11 proiektu aukeratu dituzte V. Doklab Navarra programan | 0 | 11.63 | 20-08-2026 |
| 2 | Oskar Alegriaren ‘Hamalau gau’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Zabaltegi-Tabakaleran | 0 | 18.14 | 21-08-2026 |
| 3 | Zinemaldiaren baitako networking gosaria antolatuko du aurten ere Basque.Audiovisual. markak | 0 | 8.69 | 20-08-2026 |
| 4 | Uharteko Arte Garaikideko Zentroak eta NUPek masterra sortu dute EHErekin elkarlanean | 0 | 5 | 04-06-2020 |
| 5 | Emakumeen Etxetik zuzenean aritu gara | 0 | 5 | 17-10-2019 |
| 6 | Metropoli Forala 2021-10-01 | 0 | 5 | 01-10-2021 |
| 7 | Hazparnen "Aste Arteak" : kontzertuak eta giro herrikoia udan, asteart guziz | 0 | 5 | 13-07-2026 |
| 8 | ERROBIKO Festibala Itsasun : 30 urtez, sorkuntza eta erresistentzia une eta gunea | 6 | 7 | 14-07-2026 |
| 9 | Euskara eta kirola jardunaldiak | 0 | 5 | 13-11-2018 |
| 10 | Korrika 2026: Aniztasunaren Kilometroa | 0 | 10.09 | 24-03-2026 |