1996an, Ezkandrai elkarteak munduko eta euskal artistak Itsasun bildu zituen, ERROBIKO Festibala sortuz : 30 urtez, musika, dantza, ekai arteen topalekua izan da, eta horrela segitu nahi dute.
Aurten, Kuba, Brasil, Georgia, Frantzia, Iran eta Euskal Herriko sortzaileak publikoarekin elkartuko dira.
Diffusé le mardi 14 juillet 2026 à 13h00
Publié le mardi 14 juillet 2026 à 13h00
1996an, Ezkandrai elkarteak munduko eta euskal artistak Itsasun bildu zituen, ERROBIKO Festibala sortuz : 30 urtez, musika, dantza, ekai arteen topalekua izan da, eta horrela segitu nahi dute. Aurten, Kuba, Brasil, Georgia, Frantzia, Iran eta Euskal Herriko sortzaileak publikoarekin elkartuko dira.
Beñat Achiary-k eta Maite Achiary-Etchemendy zenak lagun artista eta sortzaile batzuekin ERROBIKO Festibala 1996an sortu zuten, mudu osotik erreka adarrak Errobin, Itsasun, biltzeko, arteak eta artistak argitan emaiteko, partekatze giroan, publikoarekin batera.
Dantza, musika, olerkia, zizelketa, margoak, filosofia... transmisioa... hizkuntzak, kulturak... festibala erresistentzia eta sorkuntza lekua bilakatu da.
Azken urte hauetan, Julen Achiary-k festibalaren zuzendaritza artistikoaren lana betetzen du.
Stéphane Hessel militantearen erranaldi horrek ERROBIKO Festibalaren izpiritua ongi laburbiltzen du.
Uztailaren 20etik goiti, transmisio ikastaroak proposatuko dituzte, kantu eta perkusioak lantzeko (lekuak gelditzen dira).
Uztailaren 22an, berrikuntza da, 30 urteen Besta Apairua antolatzen dute, ikastaroetan arituko diren jendeek hontan parte hartuko dute.
Uztailaren 22, 23, 24 eta 25ean, solasaldiak, kontzertu, gaualdiak, dantzaldi herrikoiak izanen dira (txartelak HEMEN erreserbatu).
Solasaldiak Ainize Madariagak animatuko ditu.
Uztailaren 25ean, ERROBIKO Festibalaren "30.garren Orroa, uhartedi kreolen izarren pean" izanen da, gaua musika, dantza eta suaren giroan luzatzeko.
Uztailaren 26an, mendian elkartzeko gomita luzatuko dute, Itsusiko arroketan.
Tous les vendredis, recevez le meilleur de la semaine d’ICI Pays Basque : certifié 100% local !
Adresse e-mail (obligatoire)
Exemple : nom@email.com
En cliquant sur “s’abonner”, j’accepte que Radio France puisse m’adresser des emails (en fonction de mes abonnements) ainsi que suivre les ouvertures des messages à des fins de personnalisation des services, étant informé(e) que je peux refuser ce suivi à tout moment via un lien dans chaque message reçu. Le cas échéant, les choix déjà enregistrés par Radio France continueront de s’appliquer.
Baionako bestak arratsaldean, 17:00etan ofizialki hasten badira ere, ekitaldiak goizetik badira - Festayres-n lasterketa, omeleta lehiaketa - eta hirian bost egunez ariko diren elkarteak jendea errezebitzeko prest dira.
Urtean zehar, herriko etxeko kultura eta euskara zerbitzuak ekitaldiak antolatzen eta sustatzen ditu, elkarteekin batera elkarlanean arituz : asteartetan, Elizako plazan, musikariak gomitatzen dituzte, elkarteek ostatu xokoa kudeatzen dute.
Clarenza elkarteak "UDA" ospatzen du, La Joyeuse erreka bazterrean : bi hilmabetez, jateko eta edateko, lasaitzeko, dantza egiteko, musika entzuteko, gogoetatzeko eta elkartzeko gunea izanen da.
Oñatin sortu zen LATZEN taldeak sekulako arrakasta izan zuen 1993tik 1999era. Pausa luzearen ondotik, taldea itzaletik argira itzultzen da, betiko heavy metal soinu indartsua eta nortasun handiarekin.
2017tik, joan jinkarien zerbitzua Aldudeko ibarrean martxan eman zuten : herritarrek proposatu zuten proiektua gauzatu eta garatu da.
Mugaz gaindiko proiektuari esker, herritarrek jakinen dute euskaraz aritzea nun den posible, parte hartzen duten denda, saltegi edo etxeetan, "hemen euskaraz mintza gaitezke" seinalea agertuko baita.
4 urte guziz, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Xiberoko bertsulariek XILABA txapelketan parte hartzen dute : Azaroaren 8tik Urtarrilaren 31a arte, saioz saio lehiatuko dira, txapelduna atera arte
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Hazparnen "Aste Arteak" : kontzertuak eta giro herrikoia udan, asteart guziz | 0 | 5 | 13-07-2026 |
| 2 | Baionako Bestak Uztailaren 15etik 19ra : eguerdiko giroa San Andres plazatik | 5 | 7 | 15-07-2026 |
| 3 | Irrintzi Plaza 2022-03-10 | 0 | 1 | 10-03-2022 |
| 4 | La Urban Festa de Basauri trae talleres de grafiti y conciertos al barrio de Basozelai | 0 | 5 | 03-06-2026 |
| 5 | Uharteko Arte Garaikideko Zentroak eta NUPek masterra sortu dute EHErekin elkarlanean | 0 | 5 | 04-06-2020 |
| 6 | Международный фестиваль театров кукол открывается в Выборге | 0 | 0 | 15-09-2019 |
| 7 | Около 30 бейсджамперов из разных стран приехали в Ингушетию на международный фестиваль | 0 | 0 | 12-08-2019 |
| 8 | В Петербурге в Севкабель Порту стартовал фестиваль "ЭтоЭтно" | 5 | 7 | 27-06-2026 |
| 9 | Barullo Fest acoge en La Gota cuatro días de cultura hecha por y para jóvenes | 5 | 6 | 30-06-2026 |
| 10 | Более 70 коллективов поучаствуют в Международном фестивале инклюзивного искусства на Урале | 0 | 0 | 27-08-2018 |