Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Lekunberrik Antzinako Azokaren XXX. edizioa ospatuko du asteburu honetan

Дата публикации: 31-07-2026 11:55:36

Azokan 65 postu baino gehiago bilduko dira. 10:30etik 20:00etara, herriko kaleak artisau-postuz, musika ibiltariz, dantzariz, aberez eta nekazaritzako lanabes tradizionalez beteko dira.

Основное содержимое страницы с новостью.

Hiru hamarkada bete ditu Lekunberriko Antzinako azokak, eta aurten, asteburu osora zabalduko dute egitaraua. Ospakizunak larunbatean, abuztuaren 1ean, hasiko dira. 19:00etan, Loren Arangoa eta Esti Curiel aktoreek, herriko hainbat herritarrekin batera, 1430ean Lekunberri suntsitu zuen sute handia izanen dute ardatz antzerki ibiltari batean. Antzezlanak herriaren historiako pasarte garrantzitsu hori umorez eta bizitasunez gogoratuko du. Antolatzaileen esanetan, sute hark erabat aldatu zuen Lekunberriren bilakaera, eta gaur egun ezagutzen den herriaren sorrera ulertzeko funtsezko gertakaria izan zen.

Igandean, berriz, Antzinako Azokak hartuko du protagonismo osoa. 10:30etik 20:00etara, herriko kaleak artisau-postuz, musika ibiltariz, dantzariz, aberez eta nekazaritzako lanabes tradizionalez beteko dira. Eguerdiko ekitaldirik adierazgarriena Banderaren Dantza izango da; Aralar Udal Musika Eskolako txistularien doinuekin udal-bandera altxatuko dute udaletxearen aurrean. Arratsaldean, Lekunberri-Larraungo erraldoi eta buruhandien konpartsak giroa alaituko du, eta 20:00etan musika eta sua uztartuko dituen ikuskizun batekin amaituko da eguna.

Azokan 65 postu baino gehiago bilduko dira. Plazaola-Mendialdeko eta Nafarroa osoko artisau eta elikagai ekoizleek bertako produktuak eskainiko dituzte: gaztak, taloak, eztia, sagardoa, hestebeteak eta bestelako jakiak, baita egurrezko, zeramikazko, ehungintzako eta larrugintzako artisautza-lanak ere.

Antolatzaileek nabarmendu dute, gainera, ekitaldiak jasangarritasuna, irisgarritasuna eta inklusioa sustatzeko neurriak izango dituela. Besteak beste, garraio publikoa erabiltzea gomendatu dute, aparkaleku bereziak eta mugikortasun urriko pertsonentzako guneak prestatu dituzte, eta Zero Zabor ekimena indartuko dute hondakinak gaika biltzeko eta birziklatzea sustatzeko.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Sahatsako ezpata dantzariek ikuskizuna eskainiko dute Azpeitian Dantzan egitasmoko hurrengo hitzorduan0510-07-2026
2Asteazkenean Santa Klara eguna ospatzen dute Azken Portu eta Aritzbatalden01011-08-2026
3Etzakit taldearekin despedituko dira Gazteluko plazako sanferminetako kontzertuak0514-07-2026
4Berta Arizkun (Burlatako alkatea): "Kaldereteak berreskuratu ditugu eta su-festaz gozatzeko bi egun izanen ditugu"010.7204-08-2026
5ERROBIKO Festibala Itsasun : 30 urtez, sorkuntza eta erresistentzia une eta gunea6714-07-2026
6Argimalutak taldearen 'Txondor plaza' kale antzerkia izango da bihar Odietan07.3505-09-2026
7Musika, dantza eta giro ona nagusi izango dira Zubietako festetan6721-07-2026
8Asteazkenean egingo dute argazki rallyko sari banaketa ekitaldia0521-06-2026
9Helduentzako antzerkiko ate irekiak izango dira asteazkenean Komentuan08.9814-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 16.45. Источник: euskalerriairratia.eus.