Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Santa Marina jaiak ospatuko dituzte asteburuan Arriolan eta Arexolan

Дата публикации: 15-07-2026 10:27:27

Egubakoitzetik domekara bitartean, mezak, bertso-afaria, kirol eta herri txapelketak, jolasak eta erromeria izango dira.

Основное содержимое страницы с новостью.

Arriolak eta Arexolak Santa Marina jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan, adin guztietarako egitarauarekin. Jaiak egubakoitz arratsaldean hasiko dira, 20:00etan, etxaflero eta kanpai-errepikekin. Ondoren, 21:00etan, auzo bertso-afaria egingo dute Iker Zubeldia eta Unai Iturriaga bertsolariekin; Danel Herrarte izango da gai-jartzailea.

Zapatuan 12:00etako meza santuarekin hasiko da eguna, eta ordubete geroago Ibarratik Arexolarako bizikleta lasterketa egingo dute. Arratsaldean, 17:00etan, kanpai-jotze erakustaldia izango da, eta jarraian mus eta briska txapelketa jokatuko dute plazan. 18:00etan, Arexolatik Arriolara kalejira egingo dute, eta bertan umeendako jolasak izango dira. Gauean, 21:00etan, parrillada egingo dute plazan, eta ostean erromeria izango da Laja II eta Narbaiza trikitilariekin.

Jaiak domekan amaituko dira. 12:00etan meza nagusia egingo dute Aramaioko Abesbatzaren parte-hartzearekin, eta ondoren euskal dantzak izango dira. Arratsaldean, 17:30ean, umeendako jolasak egongo dira, Santa Marina jaiei amaiera emateko.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Santa Marinako jaiak ospatzen ari dira Aramaioko Arriola eta Arexola auzoetan07.718-07-2026
2Jai girotik, kezkara: erasoen arrastoa utzi dute aurtengo sanmartinek013.9916-07-2026
3Musika, dantza eta giro ona nagusi izango dira Zubietako festetan6721-07-2026
4Talleres infantiles, repostería y desfile de carrozas por las Fiestas de Cortijos de Marín0510-06-2026
5Día de la Bicicleta, procesión y baile para finalizar las Fiestas de Cortijos de Marín0513-06-2026
6Aramaioko 24 eragilek herritarrak mobilizatzera deitu dituzte, erasoen aurrean010.4122-07-2026
7Donostiako Musika Hamabostaldiak hiru geltoki izango ditu Debagoienean07.6920-07-2026
8Gastronáutica regresa a la ría de Avilés con tres días de música, regatas y gastronomía5707-07-2026
9Este fin de semana a bailar sobre la ola5703-07-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 12.31. Источник: goiena.eus.