Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Aramaioko 24 eragilek herritarrak mobilizatzera deitu dituzte, erasoen aurrean

Дата публикации: 22-07-2026 10:11:59

Azken astetan herrian izandako "eraso fisiko, matxista eta materialak" salatzeko, herriko 24 eragilek agerraldia deitu dute bihar, eguena, 19:00etan, Goikon. Herritarrak egoeraren aurrean "erantzutera" eta "herri seguru eta askea" eraikitzen laguntzera deitu dituzte.

Основное содержимое страницы с новостью.

Erasoen aurrean, herri erantzuna! lelopean zabaldu dute adierazpena, herriko 24 eragilek sinatuta. Sinatzaileek azaldu dute Aramaion "bizitza egiteko, harremanak lantzeko eta aisialdiaz gozatzeko" herri bat nahi dutela, baina azkenaldiko gertakariek hori zaildu dutela. Nabarmendu dute "amorrua eta pena" sentitzen dituztela indarkeria hartu duten erasoen aurrean, besteak beste, parkean, kultura etxean, ludotekan eta Santa Anan izandako "eraso fisiko, matxista eta apurketen" ondorioz.

Adierazpenean azpimarratu dute eraso horien lehenengo erantzuleak, erasotzaileak direla, baina hau gehitu dute: "Arduradun dira erasotzaileei babesa ematen dieten pertsonak ere. Egindakoari garrantzia kentzea, erasotzaileari konplizitatea eskaintzea edo ez ikusiarena egitea ere, erasoaren parte dira". Horrek, diotenez, "inpunitatea eta babes soziala" indartzen ditu, eta "erasoak errepikatzeko testuingurua" sortzen laguntzen du.

Era berean, herritarrei dei egin diete egoera etengabe justifikatzeari uzteko. Uste dute herri "bizigarri, seguru eta askea" nahi bada, ezin dela beste aldera begiratu, eta erantzun beharra dagoela. Sinatzaileen arabera, herritarrek badute egoerari buelta emateko gaitasuna, hitza hartuz, gaitzespena adieraziz eta erantzuleak interpelatuz.

Azkenik, gogorarazi dute herria herritarrena dela eta, ondorioz, herria egiteko eskubidearekin batera ardura ere badagoela. Horregatik, bihar, eguena, agerraldian parte hartzera deitu dituzte herritarrak, Goikon, 19:00etan.

Sinatzaileak

Herriko 24 eragilek sinatu dute testua: Eki tabernak, Bixente Goikoetxea Abesbatzak, Trikikalejirak, Txirritola Euskara Elkarteak, Itur Zuri Emakume Elkarteak, Aramaixoko Talde Feministak, Lagunkoiak, Anbotoko Doinuak Musika Elkarteak, Orixolek, Aramaio Pilota Elkarteak, Ikusiz Gozatuk, Arbel Kooperatibak, Bertso Eskolak, Papar Gorri Abesbatzak, Aramaixo Bizirik-ek, Alaiak Kantu Tailerrak, Anboto tabernak, Guraso Elkarteak, Aramailurrek, Lagun Artean Dantza Taldeak, Kurtzetagainek, Gazte Asanbladak, Aramaio Herri Eskolak eta Alaiak Jubilatu Elkarteak.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1"Arraroak eta gogorrak" izan dira Aramaioko jaiak, baina herriaren kohesioa nabarmendu dute balorazio bileran07.3114-07-2026
2"Herri seguru eta askea" eraikitzen laguntzera deitu dituzte herritarrak010.3423-07-2026
3Aramaioko Udalak bilera-erronda hasiko du gazteekin eta gurasoekin09.9121-07-2026
4Santa Marinako jaiak ospatzen ari dira Aramaioko Arriola eta Arexola auzoetan07.718-07-2026
5Beste eraso bat: sua egin dute kanpoko frontoian eta zorua hondatu dute05.5223-07-2026
6Irrintzi Plaza 21-11-242625-11-2021
7Zabaleta, sanferminetako lehian sartzeko prest08.9209-07-2026
8IKA-ko ikastaro trinkoak eta barnetegiak, udaran ere euskara entrenatzeko0529-06-2026
9Santa Marina jaiak ospatuko dituzte asteburuan Arriolan eta Arexolan012.3115-07-2026
10Balorazio "oso positiboarekin" agurtuko dituzte gaur udalekuak eta Gazte Uda07.4624-07-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10.41. Источник: goiena.eus.