Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Bizitzaren "une gazi-gozoei" kantuan Ateri taldearen estreinako diskoan

Дата публикации: 17-07-2026 13:30:01

Ilun eta argi bilduma argitaratu du Aretxabaletan entseatzen duen boskoteak.

Основное содержимое страницы с новостью.

Aretxabaletako kuartelean du entsegu-lokala Paul Casal abeslari eta gitarra-joleak, Oier Arregi gitarra-joleak, Ibai Agirreurreta baxu-joleak, Asel Errasti bateria-joleak eta Javi Egino abeslariak osatzen duten Ateri taldeak. "Beste talde batzuetan ibilitakoak gara guztiak, eta euskara eta kultura sustatzeko eta gure musika gosea zein jakin-min pertsonalak asetzeko eta horiei erantzunak bilatzeko asmoarekin hasi ginen elkartzen 2024an kide batzuk, eta poliki-poliki boskotea osatu dugu", azaldu du Paul Casalek.

Sei kantu

Ilun eta argi izeneko estreinako diskoa argitaratu berri du Aretxabaletako, Bergarako, Arrasateko eta Leintz Gatzagako musikariak batzen dituen taldeak. Sei abestirekin osatutako lana da, "iluntasun gordinetik argitasun hauskorrerainoko bidaia bat" bezala definitzen dutena: "Pertsonok ditugun iluntasun eta argi puntuen isla dira, nolabait, kantuen hitzak. Momentu onak eta txarrak daude bizitzan, eta horiei aurre egin beharraz kantatzen dugu, besteak beste, familiaren, laguntasunaren eta anaitasunaren indarra aldarrikatuta eta, beste hainbat gairen artean, adibidez, doluari buruz abestuz".

Musika-etiketa bakarrean kokatu barik, hardcore-rock moduan definitu du Casalek Ateriren estiloa: "Post-punk etiketa ere jarri digute. Gustuko dugun musika estiloetan oinarritu gara; punk, hardcore, rock, street punk eta britpop estiloetan ibili izan gara; hortaz, horien guztien nahasketa moduko bat dela esan daiteke".

Fisikoan eta digitalean

Etxean eta etxekoek egin dute diskoa, eta "harro" daude emaitzarekin. "Asel Errastik grabatu, nahastu eta masterizatu du. Formatu fisikoan –Arrasateko Heresunge Tattoo dendan– eta digitalean dago eskuragarri. Zuzeneko talde bat gara, eta gogotsu gaude irailean kontzertuak hasteko: Leintz Gatzagan, Bilboko Kafe Antzokian eta Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango gara, besteak beste, datozen hilabeteetan".

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Euskal abesti ezagunen bertsio koralak, Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko0517-01-2019
2AEKko Iruñezar euskaltegitik egin dugu Irrintzi Plaza saioa0512-12-2018
3Euskal musika tradizionala esperimentazio-iturri012.524-07-2026
4"Keinu konplizeak" liburuko poemen errezitaldia Katakraken0504-03-2019
5Puzgarri bustietan saltoka, beroa arintzeko01024-07-2026
6Bide Ertzean, hitza eta kantua irratian0528-12-2016
7Aritz Azpilikueta0501-02-2018
8Metropoli Forala 2021-01-050505-01-2021
9Patxi Irurzun - Los dueños del viento0519-09-2016
10Enjoy Clair de Loon07.9229-01-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 15.56. Источник: goiena.eus.