Hiru urtetik gorako haur eta familientzako euskarazko ikuskizunak umorea, txotxongiloak eta zuzeneko musika uztartzen ditu
DV
23/10/2026 Actualizado a las 07:24h.
Benetan Be Teatro konpainiak 'Bidutzi' ikuskizuna aurkeztuko du bihar Eibarko Coliseoan 17:00etan. Hiru urtetik gorako haur eta familientzat pentsatutako euskarazko ikuskizun original honek umorea, zuzeneko musika eta txotxongiloak uztartzen ditu. Lehen emanaldi honetaz gain, Euskal Herrian zehar ibiliko da eta Gipuzkoan beste sei zita izango ditu: Zumaian, Hernanin, Lezon, Astigarragan eta Donostian.
Konpainiak dio «inauteri gauaz urteko edozein egunetan gozatzeko aukera aparta!» dela emanaldia. «Inauteri gauean munstroek eta mozorroek kaleak hartzen dituzte festa giroan. Bidutzi txikia pozik dabil anabasan bere betekizun handirako prest: berak bakarrik norbait ikaratu beharko du gaueko hamabiak jo aurretik. Zein erraza! Eureka Doktorea atzetik dauka baina, bera harrapatzeko, aztertzeko eta bide batez, Nobel Saria irabazteko! Eskerrak Ainarak, inauterizale amorratua, dena ikusi duen eta bera laguntzera datorren Godofredoz mozorrotuta. Lortuko dute Ainarak eta Bidutzik ihes egitea? Lortuko du Bidutzik bere erronka betetzea? Munstroek eta mozorroek elkarri lagunduko diote urteko gaurik zoroenean eta eurekin batera eramango dituzte ikusleak ikaratik algarara».
Barrez lehertu'Bidutzi' hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako umorezko antzerkia izango da. «Elkarren eskutik helduta, adin tarte batetik bestera igarotzean oldartzen diren beldurretarantz zuzenduko dugu linterna. Ikaratzera jolastuko gara eta barrez lehertuko gara!», diote arduradunek.
Lan hau Benetan Be Teatroaren bosgarren ikuskizuna da. Patricia Urrutia da zuzendari artistikoa eta testuaren egilea. Elena Olivierik zuzendu du eta Josu Aguinagak egin du soinu banda originala.
Oholtza gainean, eskarmentu handiko komedian erreferentziazko hiru aktore arituko dira: Patricia Urrutia, Jon Zumelaga eta Juanma Rodríguez.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | El Coliseo acoge un concierto homenaje a Elena Pérez | 0 | 9.34 | 16-10-2026 |
| 2 | Itsas Etxea acoge este viernes la obra 'Promesarik txikiena' | 0 | 11.34 | 14-10-2026 |
| 3 | ‘Harizko zubiak ehuntzen’ mugaz gaindiko kultur zikloa antolatu du Karrikirik | 0 | 8.26 | 16-09-2026 |
| 4 | Bizitzaren "une gazi-gozoei" kantuan Ateri taldearen estreinako diskoan | 0 | 15.56 | 17-07-2026 |
| 5 | Bea Asurmendi: "Neure buruari egindako oparia izan zen diskoarekin jende asko hunkitu da" | 0 | 10 | 17-07-2026 |
| 6 | El euskera toma Bilbao para cerrar un BBK Live de aniversario | 0 | 7.54 | 12-07-2026 |
| 7 | Hazparnen "Aste Arteak" : kontzertuak eta giro herrikoia udan, asteart guziz | 0 | 5 | 13-07-2026 |
| 8 | Etxebizitza tasatuen urteko bigarren zozketa egin da Landetxe Kultur Aretoan | 0 | 7.35 | 27-08-2026 |
| 9 | Donostiako Musika Hamabostaldiak hiru geltoki izango ditu Debagoienean | 0 | 7.69 | 20-07-2026 |
| 10 | Xanisteban Egunak musikaz, jokoaz eta giro ezin hobeaz bete zuen Oiartzun | 0 | 13.7 | 03-08-2026 |