Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Antifaxismoa komunitatetik eraiki

Дата публикации: 19-10-2026 12:02:57

Urria gogor hasi da. Azken asteetako gertakariek gure egunerokoa asaldatu eta kurtso politikoa baldintzatu dute. Eraso eta beldur hauek, ordea, ez dira berriak.
Azken aldi luzean faxismoaren adierazpenak etengabe agertzen zaizkigu: kaleetan, parlamentuetan, sare sozialetan eta komunikabideetan agerikoak dira erasoak. Herri honetan ordea, argi dugu ez diegula ez faxitei, ezta ideia erreakzionarioei biderik utziko. 
Argi gelditu da aste honetan antolatu ditugun ekimenetan: antifaxismoa gure auzokideak ezagutuz eta harremanak eraikiz egiten da. Honen adierazle izan dira Urriaren 12ko mobilizazio antiarrazista eta Iruñako Arrozak ekimena, baita urriaren 15ean Gaztelu Plazan hainbat eragileren artean antolatutako mobilizazioa. Erantzun antifaxista komunitatearen indarretik eta antolatzeko gaitasunetik dator.
Gogora dezagun gainera, zein gorputz jartzen dituen faxismoak jomugan: pertsona migranteak, arrazializatuak, emakumeak eta sexu-genero disidenteak. Subjektu zaurgarrienak erabiltzen dituzte diana modura haien gorrotoa hedatzeko, jendartea zatiketa eta zapalkuntza logiketan sartzeko. Horren aurrean transfeminismoa eta antiarrazismoa behar ditugu. Transfeminista izatea antifaxista delako, antiarrazista izatea antifaxista delako.…

Основное содержимое страницы с новостью.

Urria gogor hasi da. Azken asteetako gertakariek gure egunerokoa asaldatu eta kurtso politikoa baldintzatu dute. Eraso eta beldur hauek, ordea, ez dira berriak.

Azken aldi luzean faxismoaren adierazpenak etengabe agertzen zaizkigu: kaleetan, parlamentuetan, sare sozialetan eta komunikabideetan agerikoak dira erasoak. Herri honetan ordea, argi dugu ez diegula ez faxitei, ezta ideia erreakzionarioei biderik utziko. 

Argi gelditu da aste honetan antolatu ditugun ekimenetan: antifaxismoa gure auzokideak ezagutuz eta harremanak eraikiz egiten da. Honen adierazle izan dira Urriaren 12ko mobilizazio antiarrazista eta Iruñako Arrozak ekimena, baita urriaren 15ean Gaztelu Plazan hainbat eragileren artean antolatutako mobilizazioa. Erantzun antifaxista komunitatearen indarretik eta antolatzeko gaitasunetik dator.

Gogora dezagun gainera, zein gorputz jartzen dituen faxismoak jomugan: pertsona migranteak, arrazializatuak, emakumeak eta sexu-genero disidenteak. Subjektu zaurgarrienak erabiltzen dituzte diana modura haien gorrotoa hedatzeko, jendartea zatiketa eta zapalkuntza logiketan sartzeko. Horren aurrean transfeminismoa eta antiarrazismoa behar ditugu. Transfeminista izatea antifaxista delako, antiarrazista izatea antifaxista delako.

Horregatik, feministok gorputza jartzen jarraituko dugu, gure auzokideekin sukaldatzen, herri mugimenduarekin harresiak eraikitzen. Ez diegu pasatzen utziko!

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Ezkutu antifaxista bizitza defendatzeko014.1414-10-2026
2Iratxe Alvarez: "Ezin dugu mugimendu feministatik festen balantze positiborik egin"08.4415-07-2026
3Kontzentrazioa, Argedaseko eraso matxista salatzeko017.9620-05-2026
4Onintza Irureta: "Borroka feministaren eredu da Bizkaiko egoitzetako greba"0511-03-2019
5Aupa, Athletic!-5302-06-2026
6Protokolo feminista eta erasoen aurkako telefonoa aurkeztu dituzte jaietarako015.2603-08-2026
7Haritz Pascual: rollerskia0517-10-2017
8Metropoli Forala 2018-10-240524-10-2018
9Orientazio plana D eredurako014.9907-10-2026
10San Joanetan txosnagunean gertatutakoa salatu du Hernaniko EAJ-PNVk ere017.1830-06-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 7.23. Источник: euskalerriairratia.eus.