Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Haritz Pascual: rollerskia

Дата публикации: 17-10-2017 17:03:05

KIROL TXIKI, ESFORTZU HANDI                                                                      
Rollerskia edo eski gurpilduna izan da aste honetan gure protagonista. 
Haritz Pascual Irrintzi Eski taldeko arduradunarekin mintzatu gara kirol honetan. Besteak beste, esan digu dena prest dagoela hilaren 29an eginen den III. Beorburuko Rollerski igoerarako.
Honetaz gain, asteburuko beste kiroletako emaitzak hartu ditugu hizpide saio honetan.
PISTAKO TXIRRINDULARITZAN, nafarrek 6 domina ekarri dituzte Palman lehiatutako Espainiako Txapelketatik. Juan Peralta Gasconek, Gudane Araiz Agirrek, Enrique Sanz Unzuek eta Sergio Aliaga Chivitek hegan egin zuten Balearretako belodromoan eta Nafarroa podiumeko tokirik altuenera eraman zuten modalitate ezberdinetan.
PADELEAN, orain duela gutxi Haizea Zamora pragonista zen txoko honetan hautatua izan zelako adingabeko kategoriako Munduko Txapelketan teknikaria izateko. Ba Malagan ospatutako lehiaketan bi protagonista izan ditugu. Alde batetik Haizea txapelduna izan zen Espainiako Selekzioak irabazi baitzuen emakumezko eta gizonezko kategorietan, baina bestetik Martina Fassio Goyeneche ere txapeldunordea izan da haur kategorian. Binakako modalitatean Blanca Arriola euskaldunarekin jokatu zuen eta nafarrak zilarrezko domina ekarri zuen Nafarrora ere bai.
ARRANTZAN, Apiriletik urrira lehiatua izan da 2017ko Nafarroako Ur Gezako Txapelketa eta bost txandak ospatu ondoren, sailkapena honako hau da:
Nafarroako Ur Gezako Txapelduna: Ignacio Ramos Vázquez - Arga Ibaia Arrantzaleen Elkartea
2. Sailkatua: Abel Calvo Huarte - Carp Nafarroa Arrantzaleen Elkartea (Peralta)
3. Sailkatua: Nemesio García Silva - Carp Nafarroa Arrantzaleen Elkartea (Peralta)
Hirurek Nafarroa ordezkatuko dute hurrengo 2018ko Espainiako Ur Gezako Txapelketan.
PILOTAN, lau t´erdiko txapelketa hasi gara gozatzen baina pilota profesinalaz aparte aipatzekoa da  Eskuz banakako Nafarroako Txapelketa izan genuela Labriten pasa den asteburuan. Giro itzela izan genuen eta txapeldunak nola ez: Absolutu kategorian Gaizka Otxandorena, Imanol Aznarez 18-6 irabazi ondoren eta haur kategorian, Mikel Mikelarenak garaipena lortu zuen Xuban Ilarregi 18-13. Zorionak guztiei!
 
 
 

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Aritz Idiazabal, Antsoain xake taldeko kidea5730-11-2017
2Gimnastika Erritmikoak Arena pabilioia bete zuen asteburuan0519-12-2018
3Euskaraldia saio berezia (I) irailak 280510-10-2018
4Taxoareko Eskolen Arteko Futbol Txapelketan talde euskaldunak nagusitu dira0508-01-2019
5"Zurrumurruen kontrako estrategia" gazte topaketak0528-09-2017
6Aritz Azpilikueta0501-02-2018
7 "Kirol Txiki, esfortzu handi": Aroa Cerezo, futbolaria0531-10-2017
8Itaka-Eskolapioak Fundazioa0502-06-2015
9Susana Aristu, Harilan0528-11-2017
10Eider Jaime, Hegoak aldizkaria 2017-20180501-02-2018

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 5. Источник: euskalerriairratia.eus.