Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

'Hutsune handi bat' dokumentala eskainiko da asteazken honetan Aita Marin

Дата публикации: 20-10-2026 12:49:55

19:00etan izango da eta proekzioaren aurretik egileek hitza hartuko dute

Основное содержимое страницы с новостью.

Sara Utrera

19/10/2026 a las 16:00h.

'Hutsune handi bat' dokumentala eskainiko da asteazken honetan, hilak 21, 19:00etan, Aita Mari aretoan. 1980ko eta 1990eko hamarkadetan heroinaren epidemiarekiko eta HIESaren gaitzak eragindako giza eta gizarte arrastoa aztertzen duen lana da, sortu zuten minaren memoria kolektiboa.

Epidemia soziosanitario horrek 115 gazte hil zituen soilik Zumarragan eta Urretxun, eta 16 eta 30 urte bitarteko milaka gazteren bizitza suntsitu zuen. Anne Zufiaurrenak dira ideia eta ahotsa, eta Aex Areizagak zuzendu du ikus-entzunezkoa.

'Hutsune handi bat' dokumentalak bi herrietako bizilagunen testigantzak jasotzen ditu, bai eta urte haietan gaixoei eta familiei laguntza eman zieten mediku, profesional eta adituenak ere. Kontakizun horien bidez, lanak arazoa humanizatu eta belaunaldi oso batean izan zuen inpaktua dimentsionatu nahi du.

Anne Zufiaurrentzat, 'Hutsune handi bat' «dokumentala baino gehiago da; jada ez daudenei besarkada bat, eta sekula gehiago errepikatu behar ez diren istorioak badaudela gogorarazteko modu bat». Hala, lanak memoria ariketa kolektibo bat eta leiho bat izan nahi du, hamarkadetan isilik egon den mina askatzeko. Proiekzioa hasi aurretik egileek hitza hartuko dute.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1'Ipuinetatik jabekuntzarantz' ipuin kontaketa saioa, ostegunean Itziar Saenz de Ojerekin01023-09-2026
2Aramaioko Antzerki Taldeak zabaldu du datorren ikasturterako izen-ematea014.123-07-2026
3Muxin eta Zapotxin pailazoek irekiko dute udazkeneko arte eszenikoen programa08.5608-10-2026
4Cimasub itsaspeko zinema zikloko emanaldiak eskainiko dituzte bihar Aita Marin010.8206-10-2026
5El Depor Eguna reúne deporte, cultura y un homenaje a las mujeres de esta entidad08.9317-10-2026
6'Aitatxo' dokumentala ikusi ahalko da datorren astelehenean, hilaren 26an09.1521-10-2026
7Aita Mari aretoa itxita egongo da uztailaren 9ra arte0518-06-2026
8Dantzaleku bihurtuko da Itzurun hondartza larunbatean08.6709-07-2026
9Tabernarientzat eraso matxisten prebentziorako saioa antolatu du Azpeitiko Udalak0509-07-2026
10Argimalutak taldearen 'Txondor plaza' kale antzerkia izango da bihar Odietan07.3505-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.03. Источник: www.diariovasco.com.