Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Muxin eta Zapotxin pailazoek irekiko dute udazkeneko arte eszenikoen programa

Дата публикации: 08-10-2026 13:52:25

Pailazoek emanaldi bikoitza eskainiko dute urriaren 18an Aita Marin, eta udalak jakinarazi duenez, sarrera gutxi batzuk gelditzen dira bi saioetarako. Abendura artean, beste bost emanaldi antoladu ditu udaleko Kultur Sailak.

Основное содержимое страницы с новостью.

Helduei nahiz haurrei zuzendutako sei proposamenekin ondu du Zumaiako Udaleko Kultura Sailak abendura bitarteko arte eszenikoen programazioa. Muxin eta Zapotxin pailazoen emanaldi bikoitzarekin abiatuko da programazioa urriaren 18an, igandea, eta abendura artean, antzerkiaz, dantzaz nahiz bestelako emanaldieak izango dira Aita Mariko zine aretoan.

Hilaren 18an 12:00etan eta 16:30ean igoko dira Muxin eta Zapotxin Aita Mariko oholtza gainera. Zumaian eskainiko dituzten bi emanaldietarako sarrerak agortzear direla jakinarazi du udalak, eta sarrerakzumaia.eus atarian eros daitezke geratzen direnak.

Libe Yeregi zumaiarra sartuko da Muxinen azalean, eta Zapotxinekin eta Amona Mirentxurekin batera baserriko lanak eta animaliak ezagutuko ditu. Aurrez ere Zapotxin antzerki taldearekin aritua da Yeregi, Baratxuri zoparen sekretua ikuskizunean, hain zuzen.

Helduei zuzendutako eskaintza ere prestatu du Kultur Sailak. Urriaren 23an Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta? antzezlana taularatuko du Ttanttaka teatroak. Tragikomedia horrek hainbat gaien inguruko hausnarketa zabaltzen du, lau pertsonaien bidez: bakardadeaz, ezintasunaz, bizitzen jarraitu ahal izateko janzten ditugun maskarez, buruko gaixotasunez nahiz desamodioaz.

Azaroaren 9an, Benetan Be teatroak hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako Bidutzi emanaldia taularatuko du. Ikuskizun horretako pertsonaiak elkarrekin beldurtzera jolastuko dute: bizitzaren atal batetik bestera igarotzerakoan oldartzen diren beldurretarantz zuzenduko dute linterna, eta elkarren eskutik helduta barre ere egingo dute.

Vidania Teatroaren 7 urte helduentzako antzerkia, halaber, azaroaren 27an ikusi ahal izango da Aita Marin. Iruzur fiskalagatik atxilotu dituzten lau lankideren bitartez, erruaz eta kartzelaz egingo dute gogoeta.

Bestalde, emanaldietako bat Komentura eramango dute: Myriam Perez Kazabonen eskutik, dantza eta literatura uztartzen dituen ikuskizuna izango da abenduaren 13an han. Koreografoa, dantzaria eta pedagogoa da Perez, eta hainbat diziplina gurutzatzen ditu emanaldietan.

Haurrei zuzendutakoa izango da programazioko azken emanaldia ere. Naita produkzioak taldeak Ama, amama eta mamuak! ekarriko du Zumaiara, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako ikuskizuna, eta haren bitartez, bizitzaren zikloaz, mamuez, amaz eta oroitzapenez ariko dira. 

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Cimasub itsaspeko zinema zikloko emanaldiak eskainiko dituzte bihar Aita Marin010.8206-10-2026
2'Ipuinetatik jabekuntzarantz' ipuin kontaketa saioa, ostegunean Itziar Saenz de Ojerekin01023-09-2026
3Adinekoei zuzendutako jarduerak ezagutarazteko ate irekien jardunaldia egingo dute Dantza eta Musika Eskolan011.410-10-2026
4Maritxu Kajoiren 50. urteurrena ospatzeko erakusketa, kontzertua eta sorpresak010.823-09-2026
5Etzakit taldearekin despedituko dira Gazteluko plazako sanferminetako kontzertuak0514-07-2026
6Sábado de baile con ZU Dantzaz, Jeiki Hadi Taldea, Korrontzi, Irrintzi...5716-06-2026
7Argimalutak taldearen 'Txondor plaza' kale antzerkia izango da bihar Odietan07.3505-09-2026
8Bi mozio izango dira aztergai aiatzeko udalbatzarrean01525-05-2026
9Intxaurrondo Zaharra, Aiete y Jolastokieta celebran sus fiestas y se despiden las Euskal Jaiak07.612-09-2026
10'La Maja y la Mona (o viceversa)' umorezko antzerkia izango da ostegunean Emakumeon Etxean08.429-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.56. Источник: baleike.eus.