Cimasub jaialdiko sariak iragarriko dituzte, eta lan nabarmenetako batzuk erakutsiko dituzte Aita Mari aretoan, 19:00etatik aurrera. Bestalde, munduko 50 argazkilari baino gehiagoren lanak biltzen dituen erakusketa astelehenera arte bisitatu ahal izango da, Oxforden.
Cimasub Zumaiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren 17. edizioak ozeanoen munduan murgiltzeko aukera eskainiko die bihar herritarrei. Bihar, asteazkena, 19:00etan, itsaspeko zinema saioa izango da Aita Mari antzokian. Jaialdira aurkeztutako lan nabarmenenetako batzuk ikusi ahal izango dira saio horretan, eta, horrez gain, itsaspeko zinema zikloaren aurtengo edizioko lan onenak sarituko dituzte. Sarrera doakoa izango da, eta ez da aurrez txartelik hartu beharko.
Urrezko Saioa izeneko emanaldian, besteak beste, Emakume Bideogilearen Saria irabazi duen Sonja Bader alemaniarraren Norway, Welcome to the Darkness filma izango da ikusgai. Horrez gain, The First to Fall, The Tiny Wonders of Anilao. Philippines 2025, Itsasoko zaborren erronka eta Magic Moments film laburrak ere emango dituzte. Marrazo haragiaren merkataritzaren inguruko errealitatea erakusten duen Shark Preyed dokumentalarekin amaituko da saioa.
Bestalde, Cimasub zikloko argazki erakusketa urriaren 12ra arte egongo da ikusgai Alondegiko Oxford aretoan. Munduko hainbat herrialdetako 50 argazkilari baino gehiagoren lanak bildu dituzte erakusketan, eta guztira 500 argazki baino gehiago aurkeztu dira aurtengo lehiaketara. Horien artean aukeratutako irudiek itsaspeko biodibertsitatea, itsas paisaiak eta ozeanoen aberastasuna erakusten dituzte.
Oxforden, gainera, aurtengo sarituen lanak daude ikusgai: Joan Barcia Ubeda, Urrezko Barandaren irabazlea; Daniel Sly, Zilarrezko Barandarena; eta Miguel Ramirez, Brontzezko Barandarena. UICN saria Isaias Cruzek jaso du, eta Felix Aguadok Kantauriko galeria onenaren saria.
Egia zure begien aurrean da aurtengo Cimasub jaialdiaren leloa, eta itsaspeko munduaren errealitatea erakustea du helburu jaialdiak, alde batetik, ozeanoen eta haien biodibertsitatearen edertasuna ezagutaraziz, eta bestetik, itsas ekosistemek dituzten mehatxuen inguruan herritarrak sentsibilizatuz.
Haurrei zuzendutako zikloaOstegunean, Itsaspeko Txikizikloa izango da Aita Mari antzokian, 10:00etan, ikastetxeetako ikasleei zuzenduta. Lehen Hezkuntzako 10 eta 12 urte bitarteko ikasleek parte hartuko dute jardueran, eta itsaspeko biodibertsitatea, klima aldaketa eta itsas ekosistemen babesa izango dituzte hizpide. Proiekzioen ondoren, ozeanografiako eta kontserbazioko adituek beren esperientziak partekatuko dituzte ikasleekin.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Muxin eta Zapotxin pailazoek irekiko dute udazkeneko arte eszenikoen programa | 0 | 8.56 | 08-10-2026 |
| 2 | Aita Mari aretoa itxita egongo da uztailaren 9ra arte | 0 | 5 | 18-06-2026 |
| 3 | 'La bola negra' eta 'Toy Story 5' filmak emango dituzte asteburuan Aita Marin | 0 | 10.36 | 25-09-2026 |
| 4 | Adinekoei zuzendutako jarduerak ezagutarazteko ate irekien jardunaldia egingo dute Dantza eta Musika Eskolan | 0 | 11.4 | 10-10-2026 |
| 5 | 'La última ronda en Venecia' pelikula emango dute biharko zineforum saioan | 0 | 8.75 | 07-10-2026 |
| 6 | 'La Maja y la Mona (o viceversa)' umorezko antzerkia izango da ostegunean Emakumeon Etxean | 0 | 8.4 | 29-09-2026 |
| 7 | Maritxu Kajoiren 50. urteurrena ospatzeko erakusketa, kontzertua eta sorpresak | 0 | 10.8 | 23-09-2026 |
| 8 | Bi mozio izango dira aztergai aiatzeko udalbatzarrean | 0 | 15 | 25-05-2026 |
| 9 | Atsedenaldiaren ostean, zinema emanaldien programazioa abiatu da Aita Marin | 0 | 5 | 10-07-2026 |
| 10 | II. Mus txapelketa egingo da ostiral honetan, uztailak 17, Koxka tabernan | 0 | 5 | 16-07-2026 |