Lehen aldia zuten azkoitiarrek halako txapelketa batean parte hartzen, eta gustura daude jasotako oroigarriarekin
Eli Aizpuru
Azkoitia
20/10/2026 a las 14:13h.
Pasa den zapatuko arratsalde euritsuari tripaki usainarekin eta giro ezin hobearekin egin zieten aurre Arrasaten. Bertan jokatu zen Gipuzkoako IV. Tripaki Lehiaketa . Bi txapelketa jokatu ziren: harategiena, laugarren aldiz, eta taberna zein jatetxeena, bigarrenez, eta azken honetan azkoitiarrak izan ziren protagonistetako batzuk. Izan ere, Latz tabernak, lehiaketako hirugarren saria eskuratu zuen. Izaskun Zubimendi sukaldariak prestatu zuen platera eta behin sariaren berri jakinda, Zubimendi berak eta Jon Ander Larramendi Latz tabernako arduradunak jaso zuten oroigarria.
Kategoria berean, Elgetako Haizea taberna izan zen irabazlea.Iaz ere, Elgetara joan zen lehen saria, estraineko edizioan. Bigarren postua Arrasateko Ezkina tabernarentzat izan zen.
Bestalde, lehiaketak laugarren edizioa bete du harategien kategorian eta hau Arrasateko Otamendi harategiak jaso zuen.
Lehen aldiaEstreinako aldia zuen Latz tabernak halako lehiaketa batean eta hirugarren postua «sorpresaz» hartu badute ere, bazekitela «tripaki onak egoten direla gurean», esan dute saridunek.
Elgetako tripakiak probatzera joan behar dutela ere adierazi dute. «Onak izango dira, bigarren urtez irabazi dute-eta», esan du Larramendik.
Gustura daude sariarekin. Izan ere, «herri mailan zaila da zerbait irabaztea eta Gipuzkoa mailan izanda, are eta zailagoa», esan du. Beraz, Latz tabernara gerturatu beharko dute tripaki onak probatu nahi dituztenek.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Abuztuak 4 - Egitaraua: Txupina, Etzakit, Akerbeltz... | 0 | 21.11 | 04-08-2026 |
| 2 | Leitzan lehertu da festa giroa hilaren 15a arte | 0 | 14.35 | 10-08-2026 |
| 3 | Getariako itsas parrilla balioan jartzeko ekimena igandean | 0 | 5 | 20-07-2026 |
| 4 | Keta Babyauto, Soraluze mendean, hartuta sailkapen buruan kokatu da | 0 | 10 | 14-10-2026 |
| 5 | Ithaka, Anari eta Ke Lepo taldeen zuzeneko emanaldia | 0 | 5 | 17-07-2026 |
| 6 | Reyes Ilintxeta: “Umoretik landuko dugu elizako ondasunen immatrikulazioen eskandalua” | 0 | 10 | 14-10-2026 |
| 7 | Egoitz Fraile, Lizar Jai taldeko kidea | 0 | 1 | 30-01-2018 |
| 8 | Herri batzarra, gaur Ganbaran | 0 | 15.37 | 05-08-2026 |
| 9 | Udaltzain batek jazarpena jaso zuen txosnagunean, argindar arazo bat konpontzera joan zenean | 0 | 10 | 02-07-2026 |
| 10 | Euskararen saltsa berpizteko | 5 | 6 | 13-06-2026 |